Bilbo, uri-mobikortasun jasangarriaren munduko uriburu
2021-09-23 12:42 KultureaUrriaren 6an eta 7an izango dira hitzorduak.
Bilbo uri-mobikortasun jasangarriaren munduko uriburu izango da urriaren 6an eta 7an, SUM Bilbao 21 biltzarraren eskutik. Topaketearen bigarren edizinoak bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago batuko ditu eta guztien artean, uri-mobikortasunagaz lotutako egungo gairik nabarmenenak jorratu, uriek mobikortasun jasangarriagoa finkatzeko dituen erronkak eta aukerak aztertu eta mundu osoko urien arrakasta-kasuak emongo ditue ezagutzera.
Bilboko Udalak eta Petronor-ek atondutako biltzar honetako berbaldiak AEB, Kenia, Kolonbia, Albania, Erresuma Batua, Argentina, Portugal, Herbehereak, Peru,
Belgika, Alemania, Costa Rica, Mexiko, Filipinak, Espainia eta beste hainbat herrialdetako agintaritza, enpresa eta zentro teknologikoen entzute handiko ordezkariek emongo ditue. Aditu horreek estu lotuta dagoz energiaren sektoreagaz, automobilgintzeagaz, garraioaren industriagaz, mobikortasun, logistika eta
banaketearen arloetako zerbitzuakaz, teknologiagaz, telekomunikazinoakaz, azpiegiturakaz eta finantza arloagaz eta horreen parte-hartzeak hiru gai nagusi honeek izango ditu ardatz: transizino energetikoa; gobernantza eta finantziazinoa; eta mobikortasuna, digitalizazinoa eta barrikuntzea.
Transizino energetikoa
Topaketak arreta berezia emongo deutse uriek transizino energetikoan zein egungo erregulazino-esparruan daben eginkizunari eta hidrogenoak, energia garbiek eta energiaren deskarbonizazinoak eskaintzen dituen aukerei.
Gobernantzea eta finantziazinoa
Bigarren ardatz tematikoak gobernantzea eta finantziazinoa izango ditu aztergai eta arreta berezia emongo deutse transizino energetikoaren Europako agendeari, klima-aldaketea arintzeko arau-esparruei, aliantza publiko-pribatuei eta metropolietako zein maila anitzeko gobernantzeari.
Mobikortasuna, digitalizazinoa eta barrikuntzea
Mobikortasunaren kasuan, ondo kontuan hartuko da konektautakoa, irisgarria, planifikatua eta garraio publikoaren erabilereari lotua izan daitela. Mobikortasunaren zerbitzura sortutako teknologia barriak aztertuko dira, baita personen nahiz merkantzien mobikortasunak ekonomia garatzeko dakarzan aukerak be.
Beste alde batetik, hainbat arrakasta-kasu aurkeztuko dira, besteak beste, Iomob, Correos, ONU Habitat, Estafeta Mexicana, Euskadiko Logistika eta Mobikortasun Klusterra, Women In Mobility London, Green Hydrogen Coalition, Alsa, Kapsch TrafficCom, Irizar e-mobility eta Tecnalia.
SUM Bilbao 21 formatu hibridoan atonduko da, modu presentzialean Euskalduna Jauregian eta online eta zuzenean ikusi ahal izango da munduko edozein lekutatik. Kasu batean zein bestean, nahitaezkoa izango da aldez aurretik www.sumbilbao.com webgunean izena emotea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!