'Gabiriako bertsolaritzea eta bertsolaritzea Gabirian'
2021-09-23 09:03 BertsolaritzeaUrriaren 1ean ezagutuko dogu proiektua.
Kilometroak Kultur Alkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak aurten esleitutako bekeari esker egin dabe ikerketea Eresti Oiarbidek, Maialen Akizuk eta eurekaz batera ibili diran beste zenbait partaidek.
Geugana heldu diran errelatoetan, herritarrek bertsoaren presentzia berezi hori modu naturalean bizi izan dabela - edo dogula - ikusten da argi azaldu dabe Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk Gabiriako bertsolaritzea eta bertsolaritzea Gabirian aurkeztutako proiektuan. Proposamenak Kilometroak Kultur Alkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak alkarlanean eskainitako bigarren bekea eskuratu dau, aurtengo deialdikoa eta urriaren 1ean ezagutuko ditugu zehetasunak Ordiziako Barrena Jauregian egingo dan ekitaldian.
Gabirian bertsozaletasunak izan dauen lekua belaunaldiz belaunaldi transmitidu da, beste oso leku gitxitan bezela. Horregaitik, Gabirian bertsoak izan dauen eta dauen leku kurioso bezain adierazkorra aztertu nahi dabe egileek; bai Gabiriako bertako bertsolaritzea, baita Gabirian bertsolaritzeak eta bertsolaritzearen barruan Gabiriak izan dauen indarra be.
Herritarren arteko hartu-emonak indartzeko eta euren parte-hartze aktiboa sustatzeko be erabiliko da Gabiriako bertsogintzearen eta bertsozaletasunaren azterketarako lan hau, izan be, belaunaldi ezbardinetako gabiriarrak taldean izan dira dira Akizugaz eta Oiarbidegaz alkarrizketa lanetan, datu-basearen azterketan eta informazinoaren irakurketan.
Bestalde, ikerketea jorratzeko bertsolaritzea eta Gabiria lotzen dituan anekdota, bertso, argazki eta antzerakoak jaso ditue eta horretarako, posta elektroniko bat be jarri dabe: gabiribertso@gmail.com helbidea.
Hurrengo belaunaldientzako izango dauen balioa
Bertsolariez gan, kontuan hartuko dira bertsoaren eta bertsolarien inguruko eta belaunaldi desbardinetako eragileak: bertsozaleak, gai-jartzaileak, atontzaileak... Datu-basearen azterketea egitea guztiz interesgarria izan da eta, modu horretan, herriko bertsolaritzearen historia bikain jasoa geratuko da, azpimarratu dau epaimahaiaren ebazpenetik Nekane Artola Kilometroak Kultur Alkarteko lehendakariak, sariduna iragarri ebenean. Garapen mailea eta bideragarritasuna be azpimarratu zituen, baita ikerketea gauzatutakoan hurrengo belaunaldientzako izango dauen balioa be.
Ikertzaileek 3.000 euroko saria jasoko dabe lana urtebetean gauzatzeko, izan be, 2022ko garagarrilaren 15erako amaitu beharko dabe ikerketea.
Kilometroak Kultur Alkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitu eben beka hau bigarrenez, oraingoan, Goierriko Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolen eta Gerriko Kultur Alkartearen babesagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!