Elias Amezaga idazleari omenaldia egingo deutse Bilbon

Bizkaie! 2021-09-22 10:57   Kulturea

Idazlearen jaiotzearen mendeurrenean.

Bilboko Udalaren ekinbidez, Elías Amézaga gogoan izenburupean, Bidebarrietan egongo dira José Manuel Alonso kazetaria, Pedro Barea antzerki-kritikaria, Joseba Agirreazkuenaga ikertzaile eta katedraduna eta Abraham de Amézaga, Elias Amézagaren lobea eta idazkaria. Bakotxak Amézagaren alderdi profesional bati buruz berba egingo dau eta bere lobeak haren bizitzan zehar ibilbide bat egingo dau. Bidebarrietako Liburutegian da hitzordua irailaren 23an, 19:00etan.

Elias Amezaga (Bilbo, 1921 - Getxo, 2008)

Gazte-gaztetatik erakutsi zituan literaturarako balio ebala, Asturiasko eta Euskal Herriko hainbat egunkaritan kultura-artikuluakaz kolaborinoak eginez. Ondoren, antzerkiaren munduan sartu eta dozena bat lan dramatiko estreinau zituan Estaduan eta Amerikako hainbat herrialdetan.

Felipe II.aren Liburutegian, El Escorialen, eskuizkribuak bilatzen zituan bitartean, ordura arte existiduten ez zan euskal idazleen bildumea sortzeko datuak batzeko idea izan eban. Informatikearen laguntza barik, eskuz idatzitako fitxak erabili zituan.

Kontuak kontu, Amézagaren ikerketa lanak sinistezinaren mugak urratu zituan. Galdutako euskal idazleak berreskuratzeko, Amézagak Euskal Herrian jaio eta hazitako idazle guztiak bilatu zituan eta holan sortu zan "Autores vascos", bostehun orrialdeko hamar liburuki zituan obrea, 12.350 egileren literatur lanak batuz. Lan hau dala eta, Elías Amézaga Euskal Herriko bibliograforik garrantzitsuenetakotzat hartzen da.

Elías Amézagak Eusko Ikaskuntzearen Manuel Lekuona Saria jaso eban 2005ean eta Mario Angel Marrodanek Euskal Herriko idazle izentau eban, izan be, 2001ean Bilboko Udalak Bilboko Ospetsu izentau eban Amézaga. 60 antzezlan, saiakera eta biografia idatzi zituan, besteak beste, Miguel de Unamuno, Maria Estuardo, Lope de Aguirre, Van Gogh, Luna Aita Santua, Sabino Arana edo José Antonio Aguirre lako euskal historia eta historia unibersaleko personaia nabarmenei buruz.

Bidebarrieta Kulturgunera joaterik ez dauanarentzat hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu