Bilbok I. Estropatadea hartuko dau urriaren 3an

Bizkaie! 2021-09-22 09:44   Pil-pilean

Biopatoa bat izango da protagonista.



Biopatoa prentsaurrekoan aurkeztu dabe Yimby-n eta inork ez dau ikusi orain arte! Fundación La Caixa, El Correo, Metro Bilbao, Fundación EDP, López Landa, Toyota Japancar, Surne, El Corte Inglés, Itsasmuseum, Zubiarte eta Eroski-ko ordezkariek biopato esklusibo hori aurrez aurre eta inork baino lehen ezagutu ahal izan dabe.

Pozik dago Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotzia biopato esklusibo hau ikusi ondoren; ahatea ez da ohikoa, hainbat ikerketen emoitzea baita.

Bederatzigarren edizinoko Estropatada historiko honetan parte hartzeko tiketak salgai dagoz wopato.com helbidean eta hainbat saltokitan. Tiket bakoitzak, gainera, bat egiten du WOPen helburu sozialarekin: gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko borroka-minutuak batzea.

Eta ahate irabazleek sari handiak irabaziko ditue: Toyota Yaris barriaren erabilerea (Toyota Japancar-i esker), Bilbobenturagaz itsasadarrean ibilbide bat eta El Corte Ingles-eko, Zubiarteko eta Eroskiko opari-txekeak.

I+G-ko proiektu baten emoitzea

2013ko Estropatadearen lehen ahatea I+G proiektu baten emoitzea izan bazan, orain, barriro be, ahateak berreskuratu ahal izango dira, zenbait euskal erakunderen nazinoarteko ikerketeari esker. I+Gko ibilbide luzea dabe plastiko tradizionalen ordezko materialetan: Rotobasque, Urlaplast eta GAIKER.

Ahatea oinarrizko elementua zan baina orain urte bi uko egin geuntsanetik bide bat hasi genduan aukera iraunkorrak bilatzeko, ahatera bueltetako, gure elementu adierazgarria. Azkenean lortu dogu. Gure ikuspegitik, hiru euskal enpresak, hiru urteko ikerketa-proiektu baten ondorioz, injektau eta rotomoldeau daitekeen material biodegradagarria lortu dabelako, azaldu dau Mikel Renteriak, WOPen sortzaileak. Plastiko tradizionalak baztertu eta material iraunkorragoak erabiltea da kontua. Inbersino garrantzitsua da guretzat, baina ilusinoz ganezka gagoz, ahateak bueltan diralako. Eta modu iraunkorrean. Landare-jatorriko materialez egindako bainuontzi-ahate ezagunen munduko lehen esperientzia da. Barriro itsasadarretik jasoko ditugu, aurreko Estropataden ahate guztiak bezela, azaldu dau Renteriak.

2019an, WOP Fundazioak harrituta itxi eban mundua lasterketatik plastikozko ahate horreek kentzean. Pinu-pinaburuek ordezkatu zituen, elementu biodegradagarri legez.

2019ko maiatzean Errenteriak holan azaldu eban erabagia: Aldaketarako momentua da. Ahalik eta azkarren jarri behar ditugu martxan plastikoen kontrako ekintzak. Aldaketa hori denpora luzez pentsau eta dagoeneko ezartzea erabagi dogu, nahiz eta guretzat ahalegin handia izan. Sensibilizauta gagoz eta konpromisoa hartu dogu ingurumen-alderdiakaz eta horrek, gure ekitaldien ingurune naturala errespetetako ekintzen bidea ekarri dau.

Landare-jatorriko materialez egindako ahate baten historia

2018an, Urlaplast eta Rotobasque euskal enpresek osotzen daben partzuergoa, injekzino eta errotomoldeaketa bidezko moldaketan adituak eta GAIKER zentro teknologikoa Susgear proiektuan lanean hasi ziran. Ikerketa horren bidez, produktu eta prozesu barriak landu ziran arrantza-sektorerako, material barritzaile biodegradagarriakaz; jatorriari eta bizi-amaiereari jagokenez, bio ezaugarriak izatea zan asmoa.

Ahate barri horreek iraungarritasuna ahalbidetzen daben materialakaz egin dira, horreetarako diseinautako molde espezifiko batean prozesauta; ahalik eta lodiera txikienagaz egin dira eta, beraz, iraunkorragoak dira, fabrikazinoan material gitxiago konsumiduten dalako, etorkizuneko desintegrazinoaren abiadurea bultzatzeko.

Ahalegin ekonomiko oso garrantzitsua da WOPentzat, lasterketa-ahateak fabriketako molde espezifikoak egitea eskatu dauelako: Gaur, ahate barriak ikusi zeinkiez. Jasangarritasunaren aldeko ahaleginean aurrera egiteko ariketea da. Gaixotasun Neurodegeneratiboen kontra burrukatzea da gure eginkizuna, baina ingurumenaren alderdiak zeharkakoak dira ingurune naturalean garatzen diran gure prozesu eta ekitaldien aurrean. Oso kontzientziauta gagoz bide horretan; argi dago bide horrek ez deutsela uko egingo plastiko tradizionalei lotutako akabera-mailei eta erabilera-ohiturei; eta sakrifizio ekonomikoak egingo ditu I+G industrializatu eta bio alternatibakaz gizarteratu arte. 2021 Estropatadea pausu txiki bat izango da guretzat. Beste urrats bat, baina urrats honegaz konprometiduta eta hunkituta gagoz, azaldu dau Renteriak.

The Wak on Project-en (WOP) bederatzigarren estropadan parte hartzeko txartelak online erosi daitekez hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu