Ana Laura Alaez eta La Ribot Bilbon
2021-09-20 10:32 KultureaGorputzaren ausentzia-presentziaren inguruan egingo dabe berba.
Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketearen itxiereari lotutako jardueratzat, Ana Laura Aláezek La Ribot artisteagaz alkarrizketa bat proponidu dabe irailaren 20an, astelehenean eta bertan, artisteak dinoan legez, eskulturako euskarri fisikoak zeharkatzea eta aldaezinak emoten daben edo odol nahikorik ez daben eskema teorikoak haustea hartu dodaz helburu. Askotan, hur sentiduten ditudan beste sortzaile batzuekaz alkarlanean ibili nahi izaten dot. Egile biren arteko barriketea beste marrazki gorputzbako bat izan daitekeela uste dot. Erakusketa honetan, mantra moduko bat bezela airean gehiago agertu dan berbea gorputza izan da eta gorputzaren ausentzia-presentzia horretan, gorputza zer esan nahi dauen ez ulertze horretan, berehala pentsau neban La Ribot-engan, adierazo dau artistak.
Jarduerea irailaren 20an, astelehenean, hasiko da 18:30ean eta sartzea doban izango da AZ Info edo azkunazentroa.eus webgunean izena emon ondoren: Topaketa esperimental bat izango da, bien alderdi sortzaileak dakarzana: gorputzearen ausentzia-presentzia, egitura harikorraren errepetizinoa, aurearen birinterpretazinoa, ironia aurkakoakana hurreratzea, formea deskokatzea, ikuslea material lez, espazioan ente abstraktu bat moldatzea; azken batean, diskursoak, formulak, narratibak eta bestelakoak dudan jartea.
Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío
Ana Laura Aláezen erakusketea Azkuna Zentroan dago ikusgai irailaren 26ra arte. Maiatzaren 20an ateak edegi zituenetik 16.000 lagun baino gehiago igaro dira bertatik. Bea Espejo komisarioa tartean dala, jaioterrian aurkeztutako handitasun honetako lehen erakusketa monografikoa da eta hor artistearen hasierako beste lan batzuekaz egun egin dituan azken lanak erakusten dira.
La Ribot
La Ribot Espainiako artista barritzaileenetako bat da koreografia-sorkuntzan. Koreografoa, jantzaria, errealizadorea, artista bisuala, sortzaile multidiziplinarra. Haren proiektuak jantzearen mobimentutik, gorputzetik eta jantzan dituan jatorrietatik abiatzen dira, gero kontzeptuek sortzen dituen beste praktika, sistema eta material batzuk hartzeko.
Artistearen lanak museo eta arte-galerietan eta antzokietan aurkeztu dira, besteak beste, Londresko Tate Modern, Madrilgo MNCARS, Centre Pompidou edo Parisko Théâtre de la Ville aretoetan. Ondoko sariak irabazi ditu: 2000ko Jantza Sari Nazionala interpretazinoaren modalidadean, 2016an Arte Ederretako Merituaren Urrezko Dominea, 2018an, Madrilgo Komunidadeko Arte Plastikoen Kultura Saria, 2019an, Danseko (Suitza) Grand Prix Saria eta 2020an, Veneziako Bienaleko Ibilbide osoaren Urrezko Lehoia. Marie Chuinard Biennaleko jantza-zuzendariak nabarmendu dauenez, jantzearen mugak gainditzen dituan eta sailkapen danari aurre egiten deutsen artista baten ibilbideari emondako saria da.
Ana Laura Alaez
Ana Laura Aláezek Gure Artea 2013 saria irabazi eta Nazinoarteko hurrengo Bienaletan parte hartu dau: Istanbulgo 5. Bienala, Turkia, 1997; Veneziako 48. Bienala, Italia, 1999; Busango 2. eta 3. Bienala, Korea, 2000 eta 2004; Buenos Airesko Bienala, Argentina, 2001; Veneziako 49. Espainiako Pabiloia, 2001. Erakusketak: Dance & Disco, Espacio 1, MNCARS, Madril; Beauty Cabinet Prototype, Palais de Tokyo, Paris; Hell Disco, Helsinki City Art Museum, Finlandia; Pabellón de escultura, Musac, Leon. Bridge of Light pieza iraunkorra, 2008, Towada Art Centerren, Towada City, Japonia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!