Maddi Ane Txoperena irabazle Makeako saioan

Bizkaie! 2021-09-20 07:49   Bertsolaritzea

Xilaba 2021 hasi da astegoienean.

Makeako saioa (argazkia: Bertsularien Lagunak) | Ikusi handiago | Argazki originala



Itxaronaldi luzearen ostean, martxan da Xilaba, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketea, 2020an bertan behera itxi behar izan zan edizinoa 2021ean egiteko asmoz. Lehenengo saioa, astegoienean jokatu da Makeako Herriko Gelan, eta Maddi Ane Txoperena Iribarrenek irabazi dau, 90 bertsozaleren aurrean.

Hurrengo kanporaketarako zuzenean sailkatu da, beraz, Txoperena, saioa irabazteagaitik. Bertsularien Lagunak alkarteak zabaldutako datuen arabera, epaileek 422,5 puntu emon deutsez. Bigarren Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da, 396,5 puntu batuta, eta hirugarren, Gillen Hiribarren, 390egaz.

Beste hiru bertsolarik be kantau dabe Makeako oholtzan, eta hurrenkera honetan sailkatu dira: laugarren, Karlos Aizpurua (388,5), bosgarren Mizel Mateo (370) eta seigarren Oier Urreizti (369,5). Gai-jartzaile Amaia Castorene ibili da. 

Hurrengo kanporaketea, bigarrena, zapatuan, hilak 25, jokatuko da, Muskildin (17:00). Xan Alkhat, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus, Ramuntxo Christy, Xumai Murua eta Bittor Thicoïpe izango dira oholtzan, Xabi Elgar gai-jartzailearen aginduetara. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu