2021-2022 ikasturteko euskaltegietako matrikulazio kanpainea aurkeztu dabe gaur
2021-09-17 13:31 KultureaEuskerea ikasteko zure formulea goiburupean dator.
Ikasleei eskaintza zabalagoa eta malguagoa emon guran, euskaltegiek egin daben esfortzua autortu jake. Gainera, Euskadiko euskaltegien sarea koordinetan dauen HABE erakundea buru-belarri dabil beharrean, ikasleak ikasketa prozesuan seguru sentidu daitezan. Aurkezpen ekitaldian izan dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaile Bingen Zupiria, HABEko zuzendari Jokin Azkue, euskaltegi pribatuen ordezkari Iñaki Urkijo eta udal euskaltegien ordezkari Alex Labaien.
Ikasleak ikasgeletara bueltetea da euskaltegien apustua eta hareei inoizko eskaintza zabalena emotea. Horregaz lortu gura dugu ikasleak seguru sentidutea, eroso eta ikasketa prozesuan erraztasun guztiak izatea. Horregaitik, B2ra arteko mailatan euskerea doban ikasiko dabe ikasleek, betibe, jagoken mailea gainditzen badabe. Horrenbestez, euskerea ikastea segurua, erosoa, malgua eta kasu gehienetan dobakoa izango da, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak azpimarratu dauenez.
Dobakotasunari jagokonez, ikasleek jagoken mailea gainditzen badabe, matrikulearen dirua jasoko dabe bueltan. Eusko Jaurlaritzeak zein beste erakunde batzuek egindako ekarpenei esker, euskerea ikastea dobakoa izango da B2 mailara arte. Horretarako, ostera, ikasleek baldintza bi bete beharko ditue: eskolen % 75era joan eta jagoken mailea gainditu.
Urtero legez berbaldi akademikoa egon da Cervantes Institutuko zuzendari akademikoa dan Carmen Pastor Villalba-ren eskutik: Las competencias clave del profesorado de lenguas segundas y extranjeras izenburukoa, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!