Zelanda taldeak 'Amarena' kantua aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-09-17 10:15   Musikea

Zelanda dira Fran Urias (gitarra eta ahotsa), Ane Bastida (baxua) eta Iñaki Bastida (bateria)

Zelanda taldearen mamina Fran Urias musikariak eregi dau. Hesian taldeari makina bat urte eskaini ondoren eta ha desegin ostean 2020an, sorkuntzearen inertziak ez dau izan etenik Franen buruan. Kantuak egiteko pasinoari eutsi deutso eta azken boladan taldekide izandako Ane Bastida baxu-jolea ekarri dau proiektu barrira. Beraz, Zelanda dira Fran Urias (gitarra eta ahotsa), Ane Bastida (baxua) eta Iñaki Bastida (bateria).

Zelanda taldearen (2021, Etxarri Aranatz, Azpeitia) Amarena singleak badau William Shakespearen esaldiagaz zerikusia: izan edo ez izan, horra hor auzia... Hiltea lo egitea da... Edo akaso ames egitea. Amarena abestiaren letretan Zelanda taldeak benetako esperientzia bat kontetan dau, burruka emozional handi bat.

Zelanda taldearen rockak konponketa modernoak dakarz, gitarra zorrotzak, power-popa, lelo arin eta eraginkorrak, ahots sentikorrak.

Mikel Cubillok zuzendu dau Amarena abestiaren bideoa. Taldeak Amarena kantua erabiliko dau Hesianegaz eban lotura musikal hori apurtzeko eta beste estilo batzuetako musikea egiteko kapaz dirala erakusteko. Uriasen esanetan, abesti barri hau pop-rock kutsukoa da, nahikoa modernoa egin izan dabenagaz konparauta, indartsuagoa eta freskoagoa.

Zelanda taldearen ibilbide barri honetan, beste bost abesti grabau ditu Eñaut Gaztañagagaz alkarlanean landutakoak, hain zuzen be.

Fran Urias eta Ane Bastida Hesian musika taldeko kide ohiak dira. Iñaki Bastida, barriz, Egurra Ta Kitton ibilitakoa.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu