Euskerea sustatzeko erronkak identifikau eta landuko ditue Arabako enpresen foroan

Bizkaie! 2021-09-17 09:25   Euskerea berbagai

Irailaren 23an egingo da enpresa foroaren lehen saioa eta izena emotea zabalik dago.

2020an Arabako Lurralde Historikoan kokatutako eta hizkuntza kudeaketeagaz erantzukizuna daben enpresakaz foro bat abiarazo eben Eusko Jaurlaritzeak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak lankidetzan, Arabako alor sozioekonomikoan euskerea sustatzeko asmoz. Foroak jarraipena izango dau 2021. urtean eta Lanabes, Araban Euskera talde eragileko partaide dan Bai Euskarari arduratuko da kudeaketaz.

Igaz foroan parte hartu eben enpresen eretxiz, danon artean lortu behar da bai barruko hartu-emon eta lanean zein kanpora bezeroakazko hartu-emonetan euskerea be erabilten daben edo erabili gura daben enpresa gehiago identifikau, batu eta sare sendo bat egitea, gaur egungo Arabako gizartearen isla izango dana.

Bakotxak bere egoera propioa dauka, bere helburuak ditu, bere erritmoa… Baina helburua da alkarri laguntzea, alkarrengandik ikastea, lagungarriak izan daitekezan ereduak eta baliabideak eskaintzea; eta, holan, alkarregaz erronkeari aurre egitea Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskerearen erabilerea hobetzen laguntzeko.

Aurten, enpresa bakotxak bere erronkak identifikau eta erronka horreei aurre egiteko administrazinoek eta aholkularitzek zein tresna eta baliabide bideratzen daben zehaztuko da; gainera, beste enpresa batzuetan erronka horreei zelan egiten deutsen aurre be ikasiko dabe parte-hartzaileek.

Kontuak kontu, irailaren 23an egingo da foroaren lehen saioa eta, danetara hiru saio iaurreikusi ditue: irailaren 23an, zemendiaren 4an eta abenduaren 2an:

· Ordutegia: 9:00 - 11:00
· Lekua: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz Uribidea, 85).
· Foroan parte hartu nahi dabenek izena emon leikie hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu