Bost proposamen urrian Durangaldeko ondarea ezagutzeko

Bizkaie! 2021-09-17 09:18   Kulturea

Garai, Zaldibar, Berriz, Mañaria eta Iurretan izango dira ekitaldiak.

Ondarearen Europako Jardunaldiei erreparauta, Durangaldeko bost udalerrigaz diseinautako egitaraua atondu gau Gerediagak: Garai, Zaldibar, Berriz, Mañaria eta Iurretan izango dira ekitaldiak.

Izena emotea doban da, baina leku kopuru mugatua izango danez, aldez aurretik izena emon behar da ejardunaldiak@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 673005981 telefono zenbakira deituta.

Egitaraua:

GARAI: Urriak 2-3 -30

Erretratuak batzea eta erakusketea: Garaitarrei dei zabala egin jake herriko bizimodu, ohitura eta lekuen erretratu zaharrak batu eta gero erakusketa baten erakusteko. Erretratuak digitalizau egingo dira.

Batzea: Urriak 2 eta 3, Kultur Etxean (11:00-14:00 eta 17:00-19:30 - Domekan goizean baino ez).

Erakusketea: Urriare 30ean, Eleizabarrin, 18:00etan.

MAÑARIA - Urriak 16 - 11:00

Angurreta harrobian bisita gidatua eta kontzertua. Victor Arrizabalaga artisteak proiektu artistikoajorratzen dabil harrobian. Geologo baten laguntzeagaz eta artistearen azalpenakaz natur ondarea kultur ondare bihurtzeko asmoa dago. Era berean 4kote taldearen kontzertu laburra be izango da.

Oharra: Topagunea Mañariko plazan da. Harrobira oinez joango gara, aldatz luzean gora trafiko gitxi dauen errepide asfaltau batetik gora.

IURRETA - Urriak 16 -17

Auzo eskolen gaineko historia ezagutzeko erakusketea eta berbaldia eta horregaz batera, Iurretako Goiuria ikastoleari buruz egiten dabizen ikerketa lanaren aurkezpen laburra be izango da.

Erakusketea: Askondo karpan, zapatuan 17:00-19:00 eta domekan 11:00-14:00

Berbaldia: Askondo karpan, domekan, 12:00etan.

ZALDIBAR - Urriak 22 - 18:00

Berbaldia. Zaldibarko ospitaleko kaperako hormetan Juan de Aranoa margolariaren lana dago. Lan ezezaguna eta ikusezina be bai. Astolaren zenbaki barrian ezagutzera emon eta jardunaldietan zaldibartarrek herrian daben altxorra ezagutuko dabe.

Lekua: Liburutegi zaharrean.

BERRIZ - Urriak 23 - 18:00

Kontzertua. San Joan Bautista parrokiako organoak 100 urte bete ditu eta Myriam Cepeda organojoleak eta Luis Alberto Requejo klarinetajoleak kontzertua eskainiko dabe San Juan Bautista eleizan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu