'Un mal dia', Dupla arabarren lan barriaren aurrerapena

Bizkaie! 2021-09-16 10:02   Musikea

Evaristo Páramos, Panxo Zoo, Kaotiko edo Tapia eta Leturia lagun izango dituan diskoa atontzen dabiz.

Dupla bueltan da, gazteen egungo arazoak lehen petsonan kontetan dituan kantu indartsu eta amorratu bategaz: Un mal dia. Holan, arabar bikoteak bere lehen LParen aurrerapenetako bat dakar: Haritz Harreguyk produzidu eta Alex Ferrerrek (The Groove Sound)  nahastau eta masterizautako albuma, besteak beste, Evaristo Páramos, Panxo Zoo, Kaotiko edo Tapia eta Leturia lagun izango dituana.

Fitxa teknikoa

Jatorrizko idea: RuralKids.
Zuzendaritzea: Beittu Video Factory.
Erretratuetan zuzendaria: Haizea Pastor & Imanol Lado.
Kamera laguntzailea: Iker Pastor.
Errealizazinoa: Hodei Zambrano.
Airetik ataratako irudiak: Dronetikan AirWorks.
Estilismoa: Noelia Arbosa.
Jantzariak: Izaskun Oraa, Nerea Axpe, Maider Ozaeta eta Amaia Ruíz de Sabando.
Musikea: Dupla.
Nahasketea eta Masterra: Eñaut Gaztainaga.
Lokalizazinoa: Cariñanos Nekazaritzako Makineria.

Dupla

Mendian musika urbanoa egiten dauen Aguraingo taldea. Berba esplizituak erabilita, ikutu elektronikoa zein hip-hop-a nahastetan dituan pop musikea da euren esentzia.

Durangoko Azokan lehenengo lan kontzeptuala aurkeztu eben, Folklore izenpean eta bertan filosofia barritzaileari ekinez, musikea aurkezteko disko zein USB formatuak baztertu eta gozoki musikatuak diseinau ditue Duplatxusak, hain zuzen be; estalkian QR kode bat dago eta eskuko telefonoaren bitartez kode hau irakurtean taldearen webgunera bideratuko dau eroslea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu