El Viejo Chimango, RO eta Unai dira III. Hiriko Soinuak lehiaketako finalistak
2021-09-15 09:55 MusikeaFinala irailaren 25ean izango da.
Arde Marte, Debajo del paraguas eta Sandra Cris Barakaldoko Artistarik Onenaren sarirako lehian izango dira.
Barakaldoko Udalaren eskutik, aurten be Euskal Autonomia Erkidegoko talde zein bakarlariei zuzenduta egon da Hiriko Soinuak sariketea, disko bi baino gitxiago dituen talde eta barkalariei hain zuzen be, eta lau kategoria izango ditu: kategoria nagusia, Barakaldoko artistarik onena, Bardintasun kategorian artistarik onena eta euskerazko artistarik onena.
Epaimahai profesional batek erabagi dau zeintzuk pasauko diran finalera. Azken saioa, finala, irailaren 25ean izango da, Barakaldoko Barakaldo Antzokian, doban.
Kategoriak eta sariak
- Kategoria nagusiko artistarik onena: Gaua Produkzinoak estudioetan disko bat grabau, produzidu eta masterizetea, Bay of Biscay Festivalean kontzertua eta Hiriko Soinuak jaialdian kontzertua.
- Barakaldoko artistarik onena: Gaua Produkzinoak estudioetan disko bat grabau, produzidu eta masterizetea; eta Hiriko Soinuak jaialdian kontzertua.
- Bardintasun kategoriako artistarik onena: Gaua Produkzinoak estudioetan disko bat grabau, produzidu eta masterizetea; eta Hiriko Soinuak jaialdian kontzertua.
- Euskerazko artistarik onena: Gaua Produkzinoak estudioetan disko bat grabau, produzidu eta masterizetea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!