2021/09/18 .

Getxon.

GetxoPhoto 2021. Alaia Martin eta Imanol Uria bertsolariak

.

Artistak txango gogoangarri batean ezagutu nahi badituzu, izena emon behar dozu. Bisita-programa honetan GetxoPhotoko lau lagunek erakutsitako proiektuei buruzko euren ikuspuntu personal eta interesgarriak azalduko deuskuez. Jarri zaitez Yogurinha Borova, Alaia Martin, Imanol Uria eta Cristina Lizarragaren esku eta euren erakusketarik gogokoenak ezagutu. Informazino gehiago hemen.

Alaia Martin Etxebeste. 1987. urtean jaiotako oiartzuar bertsolaria da. Ikusentzunezko Komunikazinoan lizentziautakoa, zinemagintza eta irratigintzearen alorretan. EITBko Euskadi Irratiko ZubiakBarrubiak eta Herritmia programen gidoigile eta esataria, Martin telesailean gidoigile jardundakoa, Sautrela saioan ibilitakoa, Leihoen afasia antzerki kronika liburuaren egilea, eretxi-emoilea eta Bertsozale Alkarteko Transmisino proiektuan irakaslea.

Imanol Uria. 1993. urtean jaiotako algortar bertsolaria da. Fisikako ikasketak amaituta, datuen zientziagaz lotutako enpresa batean egiten dau lan. Txikitan hasi zan San Nikolas Ikastolan bertsotan eta ordutik Algortako Bertsolari Eskolako partaide aktiboa da. Plazan, txapelketa zein sariketetan ibilten da kantuan, baita eskualdeko bertso-ekitaldi askoren antolakuntza taldean be. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu