'Egingo dogu eztanda', birearen amaierea dakar ETS taldeak
2021-09-14 11:03 MusikeaIrailaren 24an, Bakioko Kiroldegian, ETS taldeak kontzertua eskainiko dau.
ETS taldeak irailaren 24, 25 eta 26an emongo dituan kontzertuakaz agur esango deutso upealako erantzuna izan dauen Egingo dgu eztanda bireari. Bakio (24an), Urretxu (25ean) eta Lakuntza (26an) dira aurten ETS ikusteko azken aukerak. Hurrengo hileotan taldea agertokietatik aldenduko da sorkuntza prozesu barri bati hasierea emoteko.
Aurtengo birak aurreikuspen guztiak gainditu ditu, Euskal Herriko antzoki eta areto guztietan sarrerak agortu ditue.
Urte hasieran larrialdi egoerara egokitutako antzokietarako ikuskizun hunkigarri bat mimoz atondu eben, elementu bereziak gehituz (pianistea, jantzariak, gidoia...) eta horri eutsi deutse urte osoan. Kantuak moldatu eta birformulau eta ikusleak pozarren hartu ditu barrikuntza guztiak. Komunikabideek, atontzaileeketa, batez be, publikoak eskainitako arreteagatik, ETS taldeak bere burua inoiz baino baloratuago ikusi dau. Horregaitik guztiagaitik, ETS taldeak sarrerea erosi dauen bakotxari eskerrak emon nahi deutsoz.
Birea ederra izan da, bai taldearentzat zein publikoarentzako, emozinoek ganezka egin dabe taldea egon dan areto eta herri guztietan.
Azken buruan, 2022an aurten izandako esperientziak barriro biziteko ahalegin guztiak egingo ditu ETS taldeak: kantu barriek ikuskizun kolosala izango dabe, ETS taldeak musu eta besarkadak banatu nahi ditu, banan-banan.
Kontzertuak
- Irailak 24, Bakioko Kiroldegian, 21:00etan.
Sarrerak: 5 euroan, Bakioko Kultur Etxean, astelehenetik barikura: 09:00 - 13:00 eta 17:00 - 20:00
Irailaren 6tik 15era Bakion erroldautakoak eta 16tik aurrera beste guztiak.
- Irailak 25, Urretxuko Ederrena frontoian, 18:30 eta 21:00etan (kontzertu bi).
Sarrerak: Doban gonbidapenagaz. Irailaren 21,22 eta 23an, Aizpurunea Kultur Etxean, 11:00-14:00 eta 18:30-20:30.
- Irailak 26, Lakuntzako frontoian, 19:00etan.
Sarrerak: Aurretik 10 € (+ gastuak) / Leihatilan 14 €
Fisikoak: Ogi Berri taberna (Lakuntza).
On-line: Hemen

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!