2021/09/18 12:00
Gernikako Pasialekuan. | Jardunaldiak'Guernica Gernikara, herri baten aldarrikapena. Azken Bidaia'
Gernika Memoriaren Lekuko plataformeak datorren zapatuan, irailaren 18an, eguerdiko 12:00tan, Gernikako pasialekuan (batzar etxearen azpian dagoan plaza nagusia), agerraldia egingo dau Guernica Gernikara, herri baten aldarrikapena. Azken Bidaia kanpainea aurkezteko. Plataformea Gernika Batzordea, Ipes alkartea, Lobak, Gernika Garretan, Sare Gernika-Lumo eta Arrano kultur alkarteek osotzen dabe (informazino gehiago hemen).
Kontuak kontu, 1981ko irailaren 10ean Pablo Picassoren Guernica koadroa Madrilera heldu zan, orain 40 urte. Ordutik han dabe. #GuernicaGernikara ekarteko aldarrikapen kanpaineari ekin eta egitarau bat atondu dabe; esangura horretan, zapatuan, Gernika Batzordearen ekinbidez, Guernica koadroa Gernikara ekartearen inguruko erakusketea zabalduko dabe arkupeetan. Agerraldia amaituta, Sabin Ibazeta (Gernika Batzordea), Maitane Uriarte (Lobak), eta Camino Saiz (Gernika Garretan)-ek egingo dabe berba eta bertan erakutsiko ditue egitaraua adierazoteko kartelak.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!