Sallent de Gallegotik abiau Lizarako aterperaino, GR- 11 bidetik barrena, Aspe eta Bisaurin mendiak lotuz

Amaia Larruzea 2021-09-14 09:49   Ibilian-ibilian

Piriniotako mendi politenen artean kokatuko neuken gailurrerantz ekin geuntsan, bertako ikuspegia zer da ba plazerra!!!

Abenturak abentura, beste urtebetez, hementxe gara geure Transpirenaikeagaz jarraituz, gr-11 bidetik Pirinioak gurutzatuz. Aurtengo udan ez dogu alkar topetako astirik izan eta udea itzel igaro dogun arren, bestelako gauza batzuk egin nahi izan arren, ohikoa baino egun gitxiago emon ditugu bertan; halan da be, ez horregaitik bizipen gitxiagogaz. Gainera, geure nahia urtea amaitu aurretik beste aurrerapentxuren bat egitea izango da eta, beraz,iea posible dan. Erronka maitagarria eta gogorra izan da toki ezbardinetatik igaro eta etxeagaz lepo gainean ibilbideetan sartzea.

Igaz, Sallent de Gallegon amaitu genduan geure bidaia eta, beraz, bertan ekin deutsagu aurten. Han lo egin eta hurrengo goizean, Candanchurantz abiatu ginan, 26 bat kilometroko ibilbidea eginez. Aurtengo udako ibilbidea dezente ezagutzen dogu, hainbatetan egon garen herriak eta tokiak baitir, ez, ostera, ibilbide honetatik; kontua da ze, lekuak ezagunak izan arren, ibilbide guztiak ez dirala holakoak izan: Anayeteko lakuetatik barrena hainbatetan ibili gara baina bertatik Candanchura doan jatsieran sekula. Igoerea bai betikoa, mundu guztia joian bidetik joan behar izan genduan, ohikoa baita Piriniotako tokirik estetikoenetako batera heltzeko. Jatsieran, barriz, askoz be jente gitxiago ikusi eta ezuste ederra izan zan. Candanchun aterpe batean lo egin eta herria izanik hainbat aukera dagoz, beraz, ez da mendian galduta zabilzenean eta aterpe batean zagozanean besteko berezia, holan jentea ezagutzea gatxagoa baita, aterpeak eta hotelak dagozanez, eskaintzea askoz be zabalagoa dalako eta jentea sakabanatuago dagoalako.

Hurrengo egunean erronka polita baina latza jarri geuntsan geure buruari eta helburua urtero GR-11 bidea gailurrakaz lotzea dalarik, Aspe mendia (2.645 m) aukeratu genduan geure tradizinoari eusteko. Bertara heltzeko geure ibilbidea dezente moldatu behar izan genduan, zeozelan hur egoan arren, ohiko ibilbidetik gehiegi aldentzen da; halan da be, geure etxea motxilan barruan eta lepo gainean hartu eta goranzko bidean lagun egin genituen Osasunako zale amorratuak ziran Uharteko hiru lagunakaz. Berezia bere horretan gailurra ikuspegi ederragaz.

Beherantz, barriz, lagun nafarrak agurtu genduzan Candanchura bueltan joiazalako eta guk bestaldera egin genduan ohikoa ez dan bide bat hartuz, gerora pentsauta ez geunkena sekula bere hartuko, sarrio bat bakarrik ikusi baikenuan hainbat kilometrotan zehar. Oso korapilatsua zan eta aldatz beherarik kaxkarrenetariko eta gogorrenetako bati egin behar izan geuntsan aurre. Esfortzu benetan handia izan zan ibilbide malkartsu hareetan motxileagaz orekeari eustea, Pirinioak sortu ziranean plaka tektonikoek egin eben eztandearen erdigunea em,oten eban eta oso gogorra izan bazan be, azkenean lortu genduan GR-11ko ibilbideagaz barriro bat egitea. Handik, azken gorabeherei aurre egin eta igaz ezagututako Lizarako aterpera heldu ginan, hain zuzen be, Aragues del Puerton kokatutako 1.540 metroko txokora. Bertan ez egoan beste aukerarik eta, beraz, inguruan zeozertxu egin nahi genduan mendizale guztiak bertan izan ginan eta geure ezusterako, inoiz baino jente eta mobimentu gitxiago antzemon genduan; halan da be, gu beti ibili izan gara garagarrilean eta oro har, aterpeetan giro askoz politagoa eta lagunkoiagoa izaten da, aurtengo abuztu amaiera honetan baino. Lagun batzuk egin, afaldu eta holakoetan lo askorik egin ez arren, deskantsua hartzeko momentua zan, gaurkoa egun oso gogorra izan baita eta bihar, azken eguna dogu. Etxera bueltetako momentua da lanera joan behar dogulako baina ez dugu esnatu eta bidea egiten hasi nahi, oraindino be, indarrez polito gabizelako eta igaz ezagututako Bisaurin mendia igon nahi dogulako, Transpirenaika inguruko tontorrakaz lotzeko geure ahalegin honetan. Lizaratik abiatu gorantz eta Bisaurinen lepora heldukeran, kilometro bertikal antzeko igoeran barrena abiatu eta neure eretxiz, Piriniotako mendi politenen artean kokatuko neuken gailurrerantz ekin geuntsan, bertako ikuspegia zer da ba plazerra, kolore eztanda izugarria!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu