Bueltan da Euskeraz Olgetan, Uribe Kostako familientzat
2021-09-09 13:28 Euskerea berbagaiAstero bideo bi zabalduko ditue internetez, ikuskizun eta tailerrakaz.
Udako etenaldiaren ostean, familietan euskerazko aisialdirako aukerak emoteaz arduratzen dan Euskeraz Olgetan egitasmoa bueltan dator. Uribe Kostako Mankomunidadeko euskera zerbitzuak bultzatzen dau, eskualdeko umeen artean eta familia barruan euskerearen erabilerea zabaltzeko asmoz.
Irailean eta urrian, webgunean bideoak zabalduko ditue, astero bi. Ikuskizunak eta tailerrak ikusi ahal izango dira bertan. Bideo bakotxa aste bian egongo da eskuragarri. Esate baterako, irailaren 6tik 20rako tartean, Nerea Ariznabarretaren ikuskizun dibertigarri bat eta poltsa kustomizaduen tailerra ikusi leitekez.
Bideoetan agertuko diran edukiak beren-beregi aukeratuta dagoz familien interesei erantzuteko eta aisialdian be euskeraz bizi eta gozetako, alderdi ludikoa eta hezitzailea buztartuta. Umeak eta familia osoak alkarregaz parte hartu deiela da asmoa.
Hauxe da bideoen egutegia:
- Irailaren 6tik 20ra: Nerea Ariznabarretaren ikuskizuna eta poltsa kustomizaduen tailerra.
- Irailaren 10etik 23ra: Jateko amarrua: kaktusa eta Bizitza plastikoa tailerra.
- Irailaren 20tik urriaren 4ra: Bakarrizketa umoretsuak umorezko ikuskizuna eta Robotak tailerra.
- Irailaren 27tik urriaren 11ra: Hilorama libretak eta Musika tresna birziklatuak tailerra.
Bideoak ikusteko gunea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!