Hemen da XIV. Balendin Enbeita lehiaketea

Bizkaie! 2021-09-09 09:34   Bertsolaritzea

Bertso idatziak irailaren 30era arte jasoko ditue.

Gai, neurri eta doinu librean idatzitako bertsoak irailaren 30era arte jasoko ditue. Bertso guztiek barriak izan behar dabe, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.

Maila bi dagoz, helduak, 18 urte edo gehiagokoak eta gazteak, 17 urtera artekoak.

Egin beharreko lana

Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte-hartzaile guztientzat:

• Helduek: parte-hartzaile bakotxak gitxienez 8 bertso egin behar ditu eta gehienez 12.

• Gazteek: parte-hartzaile bakotxak gitxienez 6 bertso egin behar ditu eta gehienez 10.

Parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leike.

Sariak

Helduentzat:

• 1. saria: txapela, 1.000€ eta garaikurra.

• 2. saria: 700€ eta garaikurra.

• 3. saria: 400€ eta garaikurra.

Gazteentzat:

• 1. Saria: txapela, 300€ eta garaikurra.

• 2. Saria: 200€ eta garaikurra.

• 3. saria: 100€ eta garaikurra.

Nora eta zelan bialdu

Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bialdu daitekez.

• Posta arruntez bialtzekotan, bertsopapelean ez dau egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakotxa izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia agiri dala. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten dan zehaztea komenidu da.

Hona hemen helbidea:

BALENDIN ENBEITA 14. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO

• Posta elektronikoz bialdu gura badira, Word formatuko dokumentu bi bialdu behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren zehetasunak. Hona hemen helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com

Lanak balorau eta sariak emotea

• Epaimahaia ALBEk izentauko dau eta sariak urte amaieran izaten dan ALBE GALA ekitaldian emongo dira.

• Epaimahaiaren erabagia aldaezina izango da.

• Epaimahaiak sariren bat jaube barik itxi leike; bai eta akzesit bat edo beste emon be.

Lanen jaubetzea

• ALBEk izango dau saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jaube.

• Lehiaketa honetan parte hartzeak arau honeek guztiak onartzea dakar.

Arautegi honetan jasoten ez dan edozein gorabeheratan, ALBEk izango dau erabagiteko eskumena.

Lehiaketeari buruzko informazinoa

Telefono zenbakia: 605 704 385
E-maila: albegetxo@gmail.com
Webgunea: www.albe.eus

Bertso jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; halanda ze, lortzen dauen saririk handiena emongo jako.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu