Bilboko Koral Elkarteak 'Maitena' izenburuko diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2021-09-08 13:24   Musikea

Euskal Opera proiektuko lehen lana da.



Bilboko Koral Elkartea
k bere egoitzan aurkeztu dau Maitena izenburuko diskoa, Euskal Opera proiektuko lehen lana, hain zuzen be. Proiektua Ibs Classicalek grabau dau eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzearen, Inaem-en eta Petronor-en babesari esker aurkeztu dabe Bilbon.

Bilboko Koral Alkarteak, Bilbao Orkestra Sinfonikoagaz (BOS) eta bakarlari-talde bategazbatera, besteak beste, Miren Urbieta-Vega sopranoa, Mikeldi Atxalandabaso tenorra, Marifé Nogales mezzosopranoa, José Manuel Díaz baritonoa, Fernando Latorre baxua, Javier Tomé tenorra, Estíbaliz Sánchez sopranoa eta Alberto Abete tenorra, euskal antzerkigintza lirikoko lehen operetako bat entzunarazoko dau barriro: Maitena. Ruben Fernández Aguirre eta Iker Sánchezen zuzenduta, ordu eta erdiko musika-lana gauzatzea lortu dabe, maskarea jantzita eta segurtasun-tarteari eutsita, Ibs Classicalek produzidutako CD bikotxean, entzulea XX. mendearen hasierako Lapurdiko landa-eremura eroango dauen horretan. Era berean, Charles
Colinen eskuizkribuan oinarrituriko partiturea berreskuratzeko, Ángel Brizen lana ezinbestekoa izan da,
bai eta Joxemari Iturralderena eta Nora Francorena ere Étienne Decrepten testua barrikusteko eta
transkribiduteko orduan.

Euskal Operea berezko genero lez birsortzeko indarrak batu ditue. Ondarea berreskuratzeko proiektu
honek euskal errepertorio lirikoko partitura oso garrantzitsu bat balioestsi dau, musikologo askok
mugarritzat joten dabena eta orain arte erregistrau barik egoana.

Aipatu bidelagun guztien artean, Bilboko Arte Eder Museoaren eta Eresbilen lankidetzea be nabarmendu behar da, izan be, lehenengoak azaleko irudia erreproduziduteko baimena emon dau, Aurelio Artetaren Sardina-saltzailea jesarrita, hain zuzen be; bigarrenak, musikearen euskal artxiboak jagokon testuinguruan kokatu dau obrea, haren aurrekarien eta oihartzun historikoaren barri emonda.

Estreinaldian izandako erantzun bikaina eta euskal geografian zehar eskainitako saioetan eragindako oihartzuna upealakoak izan dira. CDa Ibs Classical diskoetxearen katalogoaren eta Deia egunkariaren bidez, irailaren 12tik aurrera, 19,95 euroan. Banaketa digitala, ostera, irailaren 24an aurkeztuko da nazinoarteko hogeita hamar ataritan baino gehiagotan, besteak beste, Spotify, Naxos, YouTube, iTunes, Google play eta eclassical nabarmenetan.


Bilboko Koral Elkartearen egoitzan izan dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaile Bingen Zupiria, Lorea Bilbao, Bizkaiko Euskera, Kultura eta Kirol diputadua, Elías Unzueta, Petronor Innovación-eko kudeatzailea eta Iñigo Alberdi, Bilboko Koral Alkarteko kudeatzailea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu