Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak euskerea bultzatzeko konpromisoa hartu dabe

Bizkaie! 2021-09-08 12:36   Euskerea berbagai

Erakunde bien arteko hitzarmena luzatu dabe.

Juan Mari Aburto eta Andres Urrutia, hitzarmena sinatzen (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Urian euskerearen erabilerea eta normalizazinoa bultzatzeko lankidetzeari eutsiko deutse Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak, udaletxean sinatutako hitzarmenari esker. Aurreko urteetako akordioaren luzapena da, eta Juan Mari Aburto alkatea eta Andres Urrutia euskaltzainburua arduratu dira sinatzeaz. Erakunde bietako beste ordezkari ugari be egon dira ekitaldian.

Hitzarmenak dino Euskaltzaindiak Udalari lagunduko deutsala urian euskerearen erabilerea zabaltzen. Batetik,  hizkuntzearen inguruko aholkularitzea emonez; bestetik, kultur ekitaldiak, berbaldiak eta antzeko saioak antolatuz. 

Euskerearen erabilerea normalizau eta zabaltzeko, Bilboko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) dauka. Plan horren hiru helburuak dira euskerearen transmisinoa, erabilera soziala eta hizkuntzearen kalidadea. Hitzarmenak erronka horreetan aurrera egiten lagunduko deutso, eta Euskaltzaindia bidelagun dauela. 

Bilboko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetzea aspaldikoa da. Gogoan izan behar da Akademiaren egoitza nagusia Bilbon bertan dagoala, Plaza Barrian. Bien arteko hitzarmena urtero barritzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu