Bilboko Udal Musika Bandeak eta Miren De Miguelek estreinauko dabe 2021-2022 denporaldia

Bizkaie! 2021-09-08 10:16   Musikea

Kontzertua Azkuna Zentroan izango da, irailaren 10ean, 19:00etan.

J. Rafael Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren zuzendaritzapean Bizet, Puccini, Sparke, Schöenberg, Barnes Chance eta Ulvaeus eta Anderssonen hainbat obra interpretauko ditue.

Bilboko Udal Musika Bandeak 2021-2022 denporaldiko lehen kontzertua eskainiko dau bariku honetan, irailaren 10ean, Azkuna Zentroko Kulturen Atarian, 19:00etan eta sartzea doban izango da, baina edukierea mugatua izango dau.

Antzerkitik hur goiburupean, kontzertua Jose Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularrak zuzenduko dau eta Miren de Miguel soprano bilbotarra izango dau lagun. Ikusle-entzuleek opera eta genero musikala buztartuz osotutako errepertorio ederraz gozetako aukerea izango dabe, Bizet, Puccini, Sparke, Schöenberg, Barnes Chance eta Ulvaeus eta Anderssonen doinuakaz.

Barikuan bertan, irailaren 10ean, Udal Musika Bandearen 2021-2022 denporaldia aurkeztuko da: Ekitaldia 11:30ean hasiko da, Bilboko Udaleko prentsa aretoan. Programea, Gonzalo Olabarriak, Bilboko Udaleko Kultura zinegotziak, Ana Madariagak, Bilbao Musikako zuzendari gerenteak, José R. Pascual-Vilaplanak, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularrak eta Iñaki Urkizuk, bandako zuzendariordeak, aurkeztuko dabe.

Egitaraua

José R. PASCUAL-VILAPLANA, Zuzendari Titularra + Bilboko Udal Musika Bandea + Miren de Miguel sopranoa

Bilboko Azkuna Zentroan, irailaren 10ean, 19.30ean.

George BIZET (1838-1875) Arr. J. Serebrier & D. Patterson
CARMEN (Preludio, 1875).

George BIZET Arr. J. van der Braak
L’amour est un oiseau rebelle, CARMEN.

Giacomo PUCCINI (1858-1924) Arr. J. De Meij

La tregenda, LE VILLI (1884).

Giacomo PUCCINI Arr. R. Niese
Un bel dì vedremo, MADAMA BUTTERFLY (1904).

Giacomo PUCCINI Arr. J. van der Braak
Vissi d’Arte, TOSCA (1900).

Philip SPARKE (1951).
THEATER MUSIC (1990).
1. Overture
2. Entr’Acte
3. Finale

Claude-Michel SCHÖENBERG (1944) & Alain BOUBLIL (1941) Arr. M.Brown
I dreamed a dream, LES MISÉRABLES (1980).

John BARNES CHANCE (1932-1972).
OVERTURE FOR A MUSICAL COMEDY (1972-1997).

Björn ULVAEUS (1941) & Benny ANDERSSON (1946) Arr. I.Urkizu
The Winner Takes it All, MAMMA MIA (1999).

Björn ULVAEUS & Benny ANDERSSON Arr. De Meij/ Pascual-Vilaplana
Anthem, CHESS (1986).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu