'Lot gaiten lanari denok elgarrekin, Euskara bizi dadin badugu zer egin'

Bizkaie! 2021-09-07 08:21   Kulturea

Xarnegu Ikastolea martxan dago, Seskako 38.a eta Ikastolen Alkarteko 112.a. 

Maider Behoteguy Bardozeko alkatea, Stephanie Chabay Xarnegu Ikastolako lehendakaria eta Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria | Ikusi handiago | Argazki originala

Seaskako Peio Jorajuriaren eretxiz, igazko ikasturte amaierako ardura guztien gainetik, ikasturte barri eder bat abiatu dogu, Xarnegu Ikastolea martxan dago, Seskako 38.a eta Ikastolen Alkarteko 112.a. Euskerea etxean, kaleetan, eskolan eta lanean nahi dogulako, ezinbestekoa da ikastolak etxetik hur, herritarrakandik hur izatea, eskura dagoan egiazko hautu bat izan daiten; beraz gure aldetik be, Bardozeko gurasoak eskertu behar ditugu, euren ahaleginari esker, euskerea biziarazoko baitogu eskualde honetan be. Maider Behoteguy alkatea be eskertu behar dogu, hasieratik harrera ona egin deuskulako eta ekimen hau laguntzeko asmoa agertu dauelako.

Akademia Ikuskariaren arabera 1000 ume gitxiago eskolatzen dira Biarno eta Ipar Euskal Herrian urtez urte baina ikastolak aurrera doaz, gero eta ikasle gehiagogaz. Eguenean, hilak 4, 064 ikaslek egin dabe sartzea ikastoletan, ume hezkuntzatik lizeora, igaz baino 43 ikasle gehiago. Ondoko egun eta asteetan 2 urteko 60 ikaslek egingo dabe sartzea, 38 ikastoletan.

Beste alde batetik, hiru eskola elebidunetan ume hezkuntzan klase guztiak euskeraz egiteko burrukea irabazi izana azpimarratu behar dogu. Igaz Hiriburun lortu genduan legez, aurten Ortzaize, Idauze- Mendi eta Aiherran lortu dogu edegitea, 'dogu' dinot, euskerearen aldeko burrukea kolektiboa baita. Eskoletako guraso eta irakasleak, alkateak, Ipar Euskal Herri mailako hautetsi, alkarte eta herritarrek lortu baitogu Pariseko erasoak gelditzea. Borroka horretan Seaskaren inplikazinoa erabatekoa izan da. Arrisku ugari hartu dogu eskola publikoetan murgiltzearen alde eginez. Molac legeak murgiltze ereduan ginan alkarteentzako ez eban ekarpenik baina gure lanak eskola publikoetara zabaltzeko nahiak frantses jakobinismoaren alderik ilunena iratzarri dau.

Kontuak kontu, irailaren amaieran Jean-Michel Blanquerren ministerioak zirkular bat atarako ei dau, hemendik aurrera egin daitekeena eta ez daitekeena zehaztuz. Euskal jendartea adi egon daiten eskatzen dogu. 70. Hamarkadako Txomin Heguyk idatzitako kantua hartu daigun gogoan: 'Lot gaiten lanari denok elgarrekin, Euskara bizi dadin badugu zer egin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu