Joxe Urroz Arrastio hil da, urteetan epaile eta antolatzaile izandakoa

Bizkaie! 2021-09-06 08:15   Bertsolaritzea

78 urterekin hil da, Baztanen. 

Oizen sortua, Iruritan emon eban bizitzaren parterik handiena. Nafarroako bertso epaile izan zan urte luzez, baita saio askotako antolatzaile be.

Joxe Urroz Aristiok Iruritan Baztanen egin eban lan bertsolaritzaren, euskerearen, herri kirolen eta herrigintzearen alde.

1983an hasi zan Nafarroako Bertsolari Txapelketan epaile. 1985eko txapelketako aktetan be, Nafarroako Bertsozale Alkartea eratu ebenetik atondutako lehenengoan, haren izena agertzen da antolatzaile eta epaile legez. Ordutik, beste hamaika txapelketa eta sariketetan ibili zan epaile, 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketara bitartean. 25 urteko epaile bidea, beraz. Bertso saio askoren atontze lanetan be ibili zan, batez be Baztanen.

Elizondoko Lanbide Eskolako zuzendari izan zan 34 urtez eta askotan  itxi eutson eraikina Nafarroako bertso mobimentuari, Bertso Eskolen arteko topaketak, zuzendaritza bilerak eta bestelakoak egiteko. Euskalgintzearen eta herrigintzearen beste eremu askotan be ibili zan, besteak beste, Xorroxin Irratian kolaboratzaile, edota herri kirolen bultzatzaile.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu