Txaber Altubek irabazi dau 45. Lizardi Sariketea

Bizkaie! 2021-09-06 10:28   Bertsolaritzea

Zarauzko Modelo aretoko finalean sei bertsolarik kantau dabe.

Txaber Altube (txapelagaz) eta beste finalistak (argazkia: Urola Kostako Hitza) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaira joan da Bertsolari Gazteen Lizardi Sariketearen 45. edizinoko txapela, finalean Txaber Altube abadiñarrak eskuratu dauelako puntuazinorik altuena. Zarauzko Modelo aretoan jokatutako azken saioan, sei bertsolarik kantau dabe, eta jesarlekuetan zale ugari egon dira, belaunaldi barrien trebetasunaz gozetako.

Epaileek emondako ebatziaren arabera, Txaber Altube izan da irabazlea, 284,5 puntugaz; bigarren lekuan Sarai Robles nafarra geratu da (274). Beste finalistak honeek izan dira: Aitor Servier (258), Andoni Mujika (251,5), Aitor Zubikarai (240) eta Ekhine Zapiain (238,5).

Zarautzen bertsolaritzea bultzatzen lan handia egin dauen Juan Mari Juaristiri errekonozimendua egiteko be aprobetxau dabe Lizardi Sariketako finala. Izan be, Zarautzen bertan eta Araban ibili da bertsogintzan, eta Motxian taldeko kidea da gaur egun. Juaristik jantzi deutso irabazlearen txapela Altuberi. Bigarrenaren saria Zarauzko Udaleko zinegotzi Irune Urbietak emon deutso Sarai Roblesi.

Finaleko bertsorik onenaren saria Andoni Mujikari emotea erabagi dau epaimahaiak. Kartzelako ariketan urnietarrak botatako lehenengo bertsoa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu