Arrasaten Kulturate Akustikoa, irailaren 3tik 12ra

Bizkaie! 2021-09-03 08:15   Musikea

Gaur, hilak 3, Copernicus Dreams taldeak ekingo deutso.

Copernicus Dreams | Ikusi handiago | Argazki originala

Irailaren lehen bi asteburuetan, egubakotxetik domekara, danetara 6 kontzertu eskainiko ditue aitatu zikloan: Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo Feat Nacho Soto. Sarrerak kontzertuan bertan eskuratu ahal izango dira.

Dagoeneko uda sasoian bete-betean gagozan honetan, Arrasateko Udalak XIII. Kulturate Akustikoa programea gehitu deutso udako kultura zein turismo eskaintzeari.

Musika ziklo hori irailaren 3tik 12ra bitartean egingo da eta 6 artista eta talde batuko ditu; kontzertuak hilaren lehen bi asteburuetan eskainiko dira, egubakotxean, zapatuan eta domekan eta sarrerak kontzertuan bertan eskuratu ahal izango dira.

Kontzertuak Kulturateko Areto Nagusian egingo dira, danak 20:00etan eta urte barruan atontzen diran gainerako musika zein kultura egitarauek bezela, helburu dabe herriko kultura eskaintzea zabaltzea eta kulturea bera sustatzea, kultura eragileen lana balioan jarriz eta indartuz.

Era berean, Kulturate Akustikoa musika zikloak, udea agurtzeko aukera parebakoa eskainiko deutse ikusleei. Ondorengoak dira XIII. edizino honetan Arrasaten izango diran artista eta talde gonbidatuak:

Irailaren 3an, egubakotxean edo barikuan: Copernicus Dreams.
Irailaren 4an, zapatuan: Hatxe.
Irailaren 5ean, domekan: Maite Larburu.
Irailaren 10ean, barikuan: Eneritz Furyak.
Irailaren 11n, zapatuan: Sonlosgrillos.
Irailaren 12an, domekan: Buffalo feat. Nacho Soto.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu