2021/09/03 19:00
Mañariko Angurreta Harrobia arte espazinoan.'Herejeen alaba-La hija de los herejes'. KHANTORIA
Hanson-HeidelbergCement Groupek babestuko dau Khantoria taldearen kontzertua, musika herrikoia eta Erdi Arokoa jasoko dituan kontzertua.
Herejeen alaba-La hija de los herejes izenburupean, Joseba Sarrionandiaren Kristalezko bihotza ipuinaren kontaketa musikalizatua jasoko dau kontzertuak. Ekitaldia COVID-19aren kontrako protokoloari jarraituz egingo da, leku zabal batean eta 100 lagun baino ez dira dartuko.
Khantoria taldea Ander Berrojalbiz (rabela eta biolina) eta Maider Lópezek (biola) osotuko dabe, Ainhoa Pineda aktoreagaz batera. 2010ean ekin eutson bideari, hiru musikariren jakinminak bultzatuta, Europako musika-zentro entzutetsuetan trebatu ondoren (Royal College of Music, Schola Cantorum Basiliensis, Musikhochschule
Trossingen) eta lanbidean leku bat egin ostean, Erdi Aroko musikatik XXI. mendeko elektroakustikara bitarteko interpretazino-eremua daben taldeakaz (Bilboko Orquesta Propitia Sydera, Al Ayre Español, Ars Memoriae, Grupo Sinkro) lankidetzan. Bere proiektuak askatasun-espazio bat sortu gura dau, ikerketak, intuizinoak eta esperientziak islatu ahal izateko. Holan, Khantoriaren kontzertu, berbaldi eta grabazinoek beti dabe balio
erantsia.
Oraingo osasun egoerea dala eta, 100 persona baino ez dira sartuko eta 633069019 telefonoan emon behar da izena. Euria egingo baleu, kontzertua Mañariko frontoian izango litzateke.

Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!