Leioako Kantika Korala Granadan dago egunotan

Bizkaie! 2021-09-02 10:50   Musikea

Kantaldiak egingo ditu hilaren 2an, 3an eta 4an. 

Leioa Kantika Korala | Ikusi handiago | Argazki originala

Pandemia hasi zanetik lehenengo aldiz, kanpora urten dau Leioako Kantika Koralak iraileko lehenengo egunotan. Basilio Astulezen zuzendaritzapean, kantari gazteek euren errepertorioa aurkeztuko dabe Granada probintziako hiru herritan. Gaur, bihar eta etzi izango dira emonaldiak, hau da, hilaren 2, 3 eta 4an. 

Granadako Koruen Federazinoak antolatu ditu hiru kontzertuak. Lehenengo geldialdia, gaur, Orgiva izeneko herriko eleizan egingo dabe. Bihar, ostera, Granada uriburuan izango dira Kantika Koralekoak. Espainiako musikagintzan erreferente dan antzoki baten kantau ahal izango dabe, Manuel de Falla izenekoan. Azkenik, zapatuan, Motril herriko Calderon antzokira joango dira. 

Hilaren 5ean, domekan, Basilio Astúlezek bere esperientzia eta jakintzea konpartiduko ditu Granadako kideakaz. Umeen koruen zuzendaritzearen inguruko tailerra emongo dau Granada uriburuan. Goiz eta arratsaldeko saioa izango da. 

Gazteen korua da Leioako Kantika Korala, beraz, esperientzia bikaina izango da hau guztientzat. Basilio Astulez zuzendariagaz batera, 53 neska-mutil joan dira Granadara. 

Urte eta erdi kanpora urten barik egon eta gero, Kantika Koralarentzat garrantzitsua da Granadako birea, pausu bat gehiago barriro normaltasunera bueltetako bidean. Ganera, disko barriaren proiektua be esku artean darabile, eta, aurreikuspenen arabera, udagoienean kaleratuko dabe. Like a Rainbow izango da izenburua. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu