Kontzertuz beteta dator BilbaoMusikFest irailean

Bizkaie! 2021-09-01 09:44   Musikea

Irailaren 2an, La M.O.D.A. taldeak joko dau.

BilbaoMusikFest zikloaren barruan, iraileko kontzertuak iragarri ditue: Irailaren 2an, LA M.O.D.A. taldeak joko dau; irailaren 3an, NIÑA PASTORI; irailaren 4an, PABLO LOPEZ; irailaren 5ean, HOMBRES G taldearen txandea izango da; irailaren 10ean, IZAL; irailaren 16an, EL KANKA; irailaren 17an, CAMELA; eta irailaren 18an, MORAT.

Kontzertuak Miribillako Bilbao Arenan izango dira. Sarrerak hemen.

Bilbobusek autobus zerbitzua berezia eskainiko dau irailaren 2, 3, 4, 5 eta 10ean

E7 linea 10 minututik 10 minutura abiatuko da Plaza Biribilaren ingurutik kontzertua bakotxa hasi baino ordubete lehenagotik eta amaieran.

30, 71, 75 eta 76 autobus-lineatan ibilbidea aldatuko dabe, beste geraleku bat izango baitabe, ekitaldiak amaitzean, Zabalburu / Hurtado de Amezagan.

Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilerea sustatu nahi dau personen artean eta horretarako jarri dau autobus-zerbitzu berezia Bilbao Arenaraino.

Irailaren 2, 3, 4, 5 eta 10ean, E7 lineak Plaza Biribiletik urtengo dabe 20:00etatik 10 minutuko maiztasunarekin. Domekan, irailaren 5ean, autobus zerbitzua 19:00etan hasiko da, kontzertua ordubete lehenago hasiko dalako.

Kontzertuak amaitzerakoan, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Arenaleko zubitik igarota. Zerbitzu hori be 10 minututik 10 minutura emongo da.

Beste alde batetik, erabiltzaileak uriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emoteko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute kontzertuaren ondorengo minutuetan, Zabalburu / Hurtado de Amezagan geraldi bat egingo baitabe.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazoten dau Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirala metro, tren edo tranbia-geralekuak, uriko auzo danakaz eta hurreko herriakaz konektauta dagozanak. Gainera, taxi-geraleku bat be jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazino gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu