Darabilbo programea irailaren 3an bueltauko da
2021-09-01 08:18 Euskerea berbagaiEuskerazko aisialdi programea indarbarrituta dator udako etenaren ostean.
Bilboko Udalak eta uriko euskaltegien sareak barriro ipiniko dabe martxan Darabilbo programea 2021-2022 ikasturtean. Betiko lez, era guztietako jarduerak antolatuko ditue, euskeraz eta doban, aisialdian euskeraz egiteko aukerea ugaritu eta Bilboko euskal hiztunak alkarregaz loteko.
Iraileko egitarauaren barri emon dabe Darabilboko bultzatzaileek, irailaren 3an hasiko dira ekintzak. Lehena, bisita gidatua Bilboko Arte Eder Museora, Jose Ramon Prietoren bilduman oinarritutako Womanology erakusketea ezagutzeko. Ohiko moduan, aurretiaz emon behar da izena, doban, darabilbo@gmail.com helbidera idatzita edo 607 530 132 zenbakira deituta.
Iraileko egitarauan beste jarduera bi dagoz: 24an, elikadura tailerra online, Andrea Larreak eta Nahia Zeziagak gidatuta; 25ean, garagardoak probetako saioa, Garagardoaren katedralean (Harategizar kalean), Mario Birrettiren eskutik.
Euskeraz ondo dakienek ez eze, ikasten dabizanek eta euren mailea hobetu nahi dabenek be parte hartzeko aproposak dira Darabilboko saioak. Programea 2013tik dago martxan eta urte honeetan guztiotan danetariko jarduerak antolatu ditue. Izan be, interesa dauen jenteak be proposamenak egin leikez eta modu horretan egitaraua aberastu egiten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!