Charlie Watts hil da, Rolling Stones taldeko kidea
2021-08-25 10:08 Musikea1963tik zan taldeko bateria jolea.
Rolling Stones talde britainiarrak bere kide mitikoenetako bat galdu dau, Charlie Watts bateria jolea. 80 urtegaz hil da, Londresen, haren ordezkariak zabaldu dauenez. Taldearen hasikerako kideetako bat izan zan, ia 60 urtez jo eban bateria Rolling Stonesegaz.
Orain dala egun batzuk ebakuntzea egin eutsen Wattsi, eta ospitalean egoala hil da, familiakoak inguruan zituala. Ebakuntzearen erruz, Rolling Stonesek AEBetan egingo dauen biratik kanpo geratu zan, eta taldeak Steve Jordan bateria jolea hartu eban Wattsen ordez. Heriotzearen barri jakinda, ikusteko dago taldeak ze erabagi hartzen dauen, bireari jagokonez.
Charlie Watts (Londres, 1941) gaztetan hasi zan bateria joten uriko klub eta tabernetan, berez diseinu grafikoa ikasi eban arren. Laster egin eban bat Brian Jones, Mick Jagger eta Keith Richardsegaz, Rolling Stones talde sortu barrian. 1963tik hil dan arte, eten barik izan da taldeko bateria jole nagusia.
Rolling Stones taldearen disko guzti-guztietan parte hartu dau Wattsek orain arte, Jaggerek eta Richardsek lez. Bateria jole eze, taldeko diskoen eta irudien diseinuan ibili zan Watts, batez be lehenengo urteetan. Rolling Stonesetik aparte, bestelako proiektu musikal batzuk be probau zituan, adibidez Rocket 88 bandan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!