Katamaran ganean dator Sonakay Donostiara
2021-08-19 12:07 MusikeaBadiaren erdian joko dau kontzertua gaur, hilak 19.
Zaleak harrituko ditu Sonakay taldearen kontzertuak, ohikoa ez dan agertoki baten joko dauelako gaur, abuztuak 19. Donostiako Badiaren erdi-erdian, Ciudad de San Sebastián katamaran ezagunean izango da emonaldia, 20:00etan hasita.
Donostiako badiaz eta ilunabar ezin hobeaz gozetako aukerea emon nahi deutse Sonakayk musikazaleei, flamenko doinuz zipriztinduta. Izan be, Sonakay ezaguna da euskerazko kantuak flamenko estiloan interpretetan ditualako. Plan originala da, duda barik, eguraldiak pixka bat laguntzea baino ez da falta. Sarrera guztiak salduta dagoz.
Sonakay denontzat disko barriko kantuak joko dituela aurreratu dabe taldekideek, beste abesti klasiko batzukaz batera. Txoria txori eta Loretxoa, adibidez, flamenkoaren erritmoan entzun ahal izango dira. Telebistako saio baten euskerazko kantu ezagun bion eta flamenkoaren arteko nahasketeak arrakasta handia izan eban 2018an, eta horrek egin eban taldea ezagun.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!