Mahasti Artean jaialdia Urdaibain egingo dabe irailaren 3tik 5era

Bizkaie! 2021-08-19 10:41   Jan edanak

Bizkaiko Txakolina, gastronomia, kulturea eta naturea buztartzea da asmoa.

Iraileko lehenengo asteburuan egingo dabe Mahasti Artean jaialdiaren bigarren edizinoa, Bizkaiko Txakolina erakundeak eta Urremendi Landa Garapen Alkarteak antolatuta eta aurtengo mahats-bilketea hastear dagoala aprobetxauta. Txakolina, gastronomia, kulturea eta naturea buztartzea danez ospakizunaren helburu nagusia, horreek ezaugarri guztiak batzen dituan lekuan izango da jaialdia, Urdaibaiko Biosferearen Erreserban.

Busturiako Amunategi, Muxikako Berroja eta Gernika-Lumoko Itsasmendi upategietan egingo ditue ekitaldiak, baita Urdaibaiko Ekoetxean (Busturia) eta Urdaibai Bird Centerren (Gaurtegiz-Arteaga) be. 

Bizkaiko Txakolina jatorrizko deiturapean egiten dan txakolina eta pintxo gozoak probau ahal izango ditue parte-hartzaileek. Jesus Mari Lazkanok bere estudioko ateak edegiko deutsez bisitariei eta musikea be egongo da, Maren, Xabi Solano eta Zigor DZ-ren eskutik. 

Irailaren 3tik 5era, jaialdia martxan dagoan bitartean, Gernika-Lumoko 15 taberna eta jatetxek Pintxoen eta Bizkaiko Txakolinaren lehiaketea antolatuko dabe, jatekoa eta edatekoa nork ondoen buztartu. Egitaraua biribiltzeko, basoan zeharreko ibilaldia eta yoga saioak egongo dira Mahasti Arteanen bigarren edizinoan.

Ikusi egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu