Liher taldeak zabalduko dau Emmusikadas zikloa

Bizkaie! 2021-08-18 08:43   Musikea

Emakumeek gidatutako taldeen sei kontzertu egongo dira Iruñeko Zentral aretoan.

Gaur hasi eta hurrengo eguaztenetan, emakume musikariek hartuko dabe Iruñeko Zentral aretoko oholtzea, Emmusikadas zikloari esker. Emakumez osotutako edo emakume bat buru daben banden zikloa da, euren sorkuntza artistikoa bultzatu eta egiten daben lana gizarteratzeko. 

Abuztuaren 18tik irailaren 22ra, sei kontzertu izango dira, talde beterano zein hasibarrien eskutik eta estilo ugari kontuan hartuta. Lehenengoa Liher izango da, Lide Hernandok gidatutako proiektua. Gipuzkoatik datorren banda hori Hernandoren bakarkako proiektu lez hasi zan, beste taldekide batzuk batu jakozan arte, orain dala bost urte pasautxu. Hemen herensugeak daude diskoa da orain arte plazaratu daben azkena, 2020an.

Hurrengo kontzertuan Olatz Salvador entzun ahal izango dogu, abuztuaren 25ean. Irailaren 21ekoa bikotxa izango da, Lorena Álvarez lehenik eta Tronco gero. Azken hiru saioetan Delaporte (8an), Albany (15ean) eta Andrea Santiago (22an) izango dira Iruñean.

Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak dagoeneko salgai dagoz, 10 eta 13 euro bitartean, gastuak kontau barik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu