'Leire', Pou anaien laugarren igoerea Perun

Bizkaie! 2021-08-17 13:31   Kirola

Manu Poncegaz edegi dabe bide barria, 6b mailakoa.

Pou anaiak eta Manu Ponce, 'Leire bidea edegiteko bidean, horman gora (argazkia: Pou anaiak) | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain dala egun batzuk Súper Canalizos bidea edegi ebenean, Iker eta Eneko Pou anaiek betetzat jo zituen Peruko Mendikate Zuriko espedizinoko helburuak, baina laugarren bide bat edegiteko aukerea aitatu eben, astia izan ezkero. Azkenean, ba, Cerro Tornillo inguruan egin dabe ahalegina, eta Leire izeneko bidea zabaldu dabe han, Manu Poncegaz batera.

Espedizino honetako beste hirurak lez, honako hau be igoera ederra eta oso estetikoa izan dala azaldu dabe Pou anaiek. Hatxaren ezaugarriei esker, eskalada garbia egin ahal izan dabe, paisaje ikusgarrietan zehar. Leire izenekoa 300 metroko igoerea izan da, 6b mailakoa, eta tontorra 4.882 metroan dago. Beste igoera batzuen aldean, bajuagoa da hau, baina Europa mendebaldeko tontorrik altuenaren (Mont Blanc) pare dagoala ezin da ahaztu. 

Polita bai, baina erraza ez da izan Leire bidea edegiteko ahalegina Pou anaientzat eta Manu Ponce murtziarrarentzat. Súper Canalizos igoten pasau jaken lez, oraingoan be hotz ikaragarria izan dabe eskaladearen lehenengo orduetan, eguzkia joten hasi arte. Ganera, Eneko Pou kili-kolo dabil espedizino honetan, belauneko minez. 

Atzera egiteko aukerea burutik be ez jako pasau Eneko Pouri. Asko sufridu neban belauneko minagaitik eta katarroa neukalako, baina geure ibilbidean ez dogu lortu dogun guztia lortu lehenengo zailtasunagaz amore emonda, adierazo dau eskalatzaile gasteiztarrak Perutik. 

Ia zazpi ordu behar izan zituan hirukoteak Leire bidea edegiteko, eta beherako bidea be ez zan erraza izan. Neke handia pilotuta izateaz gan, gaua gan-ganean ebela heldu ziran behera. Hormearen oinarritik kanpalekurako bidea ilunetan egin eben. 

2019 eta 2021aren artean egindako hiru espedizinoetan, bederatzi bide barri edegi ditue Pou anaiek Peruko Mendilerro Zurian. Harro gagoz egindako lanagaz, esan dabe euren sare sozialen bidez. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu