Dona Dona Katona saioak egingo ditue irailean Oihanederren
2021-08-17 12:10 Euskerea berbagaiNaturako baliabideakaz olgauko dabe umeek eta familiek, euskeraz.
Familia barruan euskerearen erabilerea bultzatzeko asmoz antolatzen ditu Gasteizko Oihaneder Euskerearen Etxeak Dona Dona Katona izeneko saioak. Irailean hitzordu bi egongo dirala aurreratu dabe antolatzaileek, 1ean eta 22an.
Naturako elementuak erabilita, ondo pasetako saioak izango dirala dinoe Oihanederrekoek. Hostoak eta harriak margoztu, artelanak egin, eraikuntzak sortu... Danetariko olgetak eta jarduerak landuko ditue parte-hartzaileek, esperimentazinoa eta sormena zorroztea helburu. Euskeraz izango dira saioak, hizkuntzea lantzea dalako Dona Dona Katonaren funtsetako bat.
Iraileko hitzordu bakotxa edade jakin baterako pentsau dabe: hilaren 1ekoa, 3 eta 5 urte bitartekoentzat; 22koa, ostera, 6 eta 10 bitartekoentzat. Helduek lagunduta egingo ditue jarduerak, Oihanederreko Falerina lorategian. Ordu bi inguruko saioak izango dira, 17:00etan hasita.
Txatxilipurdi alkarteko kideek gidatuko ditue saioak.
Oihanederreko arduradunek izena emoteko deia egin dabe, lekuak mugatuak diralako. Irailaren 1eko saioan izena emoteko epea abuztuaren 25ean zabalduko dabe. Bigarren saiorako, irailaren 15ean apuntau beharko da. Beraz, adi egoteko eskatu deutse interesa daben familiei. Edozein kasutan, parte hartzea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!