2021eko Nafarroa Oinezen bideoklipa aurkeztu dau Lizarrako Ikastoleak

Bizkaie! 2021-08-17 08:27   Euskerea berbagai

Zentroaren 50. urteurrenagaz egin dau bat aurkezpenak.

Bideoklipeko irudi bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Egunotan ospatu dau Lizarrako Ikastoleak 50. urteurrena, 1971tik eskualde osoan euskerea zabaltzen eta hezkuntzan eragiten dabilen ezkero. Mende erdiko efemeride horregaz bat eginda, udagoienean Nafarroa Oinez antolatuko dau Lizarrako herriak, eta prestakuntzetan bete-betean sartuta dagoz ikastolakoak.

50. urteurreneko ospakizunak aprobetxauta, 2021eko edizinoko bideoklipa aurkeztu dabe. Lizarrako ikastolako ikasleek eta ikasle ohiek hartu dabe parte: musikearen konposizinoa Urko Peralena da, produkzinoa Iñigo Urrizelkirena eta arlo zinematografikoa Iñaki Elkanorena. 

Ikusi bideoklipa hemen.

Ganera, Lizarraldeko musikari profesionalen laguntzinoa izan dabe bideoklipa sortzeko orduan. Eskualdea da protagonista nagusia irudietan: Pilatosen balkoia, Zubielkiko geltoki zaharra, Irantzuko monastegia, Lizarrako Gazteluen Gurutzea eta abar agertzen dira. 

Lizarrako ikastoleak eskualdea euskalduntzeko prozesuan izan dauen garrantzia azpimarratzen dau bideoklipak. Lizarrako uriguneaz harago, ikastolearen eremua eskualde osora zabaltzen dala gogoratu nahi izan dabe sortzaileek. 

2021eko Nafarroa Oinez urriaren 8an egingo dabe, Lizarran, Hegan oinez lemapean. Ibilbidearen eta ekitaldien barri aurrerago emongo dabe antolatzaileek. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu