Pop-rock doinuek hartuko dabe Bilborock hilaren 16tik 19ra
2021-08-13 12:17 MusikeaEgunero kontzertu bi egongo dira, Bizkaiko taldeen eskutik.
Pop-rock musikearen alorra lantzen daben musikariei lekua egingo deutse Bilboko Udalak datorren astean, #UdaKalean egitarau zabalaren barruan. Bilborock aretoan zortzi kontzertu entzun ahal izango dira abuztuaren 16tik 19ra, egunero emonaldi bi (19:00 eta 21:30). Pop-rockean sartzen diran estilo ugari entzun ahal izango dira: punk rock, funk rock, heavy metal, hard rock...
Egitarauko zortzi taldeak bizkaitarrak dira, bertoko taldeei bultzadea emotea be badalako Udalaren asmoa. Hauxe da egutegia:
- Abuztuaren 16an, Shöck (19:00) eta Alma Culter.
- Abuztuaren 17an, Mississippi Queen & The Wet Dogs (19:00) eta The Cherry Boppers (21:00).
- Abuztuaren 18an, Kartzarot (19:00) eta Atila txiguagua beldurgarria (21:30).
- Abuztuaren 19an, Gándara (19:00) eta The renegados (21:30).
Kontzertuetara sartzea doban da, baina gonbidapena eskatu behar da aurretik (hemen).
Beste alde batetik, #UdaKalean programearen egitaraua Bilboko beste agertoki batzuetara be helduko da abuztuaren 16tik 22ra bitarteko astean. Berbarako, Abandoibarran, euskerazko monologoak egingo ditue Alazne Etxebarriak, Justi Larrinagak eta Ibon Belandiak, hilaren 18an.
Gas plazan, martitzen goizean zirko tailerra egongo da eta, arratsaldean, kale antzerkia, Bualá obreagaz. Azkuna Zentroan Bilboko Akordeoien Orkestra Sinfonikoak joko dau eguenean. Programazino osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!