XVI. Folkez Blai jaialdiko sei finalistak aukeratu ditue
2021-08-09 10:28 MusikeaIrailaren 10etik 12ra izango dira kontzertuak, Ermuan.
Ondo zuztartutako jaialdia da Folkez Blai Ermuan, aurtengo edizinoa 16.a izango da. Lehiaketan parte hartuko daben sei taldeak aukeratu ditu Ermuko Udaleko Kultura Sailak, irailaren 10etik 12ra Orbe Kardinalaren plazan antolatuko diran kontzertuetan jo deien. Beste hiru talde konbidadu be badagoz egitarauan. Folk musikea bultzatzea eta estilo hori lantzen daben taldeen erakusleiho izatea dira Folkez Blairen helburu nagusiak.
Lehenengo fasean, hautagaiek euren musikearen grabazinoak bialdu eutsezen Folkez Blaiko arduradunei. Talde guztien proposamenak aztertuta, sei finalista aukeratu ditue, eta honeek zuzenean joko dabe jaialdian, irailaren 10etik 12ra.
Honeek dira XVI. Folkez Blaiko finalistak: El Nido, Tribu Cendra, Rascanya, Caamaño & Ameixeiras, Deira eta Sarrabete. Talde irabazleari 3.000 euro emongo deutsez, eta datorren urteko edizinora konbidauko dabe. Bigarrenak 1.500 euro eroango ditu, eta beste lau finalistek 400 bana euro.
Lehiaketaz kanpo, igazko irabazle Howdy Bluegrass entzun ahal izango dogu Ermuan, baita Felpeyu be. Ganera, Jorge Arribas musikariaren El barco de Martin proiektua ezagutu ahal izango dau publikoak.
Orbe Kardinalaren plazako kontzertuetara joan nahi dabenek bete beharreko osasun baldintzak eta indarrean egongo dan edukierea aurrerago jakin eragingo ditu Ermuko Udalak. Edozein kasutan, emonaldi guztiak doban izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!