Bilboko Udal Txistulari Bandea auzorik auzo ibiliko da abuztuan

Bizkaie! 2021-08-05 12:20   Musikea

Zortzi kontzertuko egitaraua atondu dabe.

Bilboko Udal Txistulari Bandea (argazkia: Bilbao Musika) | Ikusi handiago | Argazki originala

Arenaleko kioskoko ohiko agertokian zein hainbat kale eta plazatan entzun ahal izango dira Bilboko Udal Txistulari Bandearen doinuak, abuztuaren 10etik 20ra atondu daben aire zabaleko kontzertuen programeari esker. Auzoetako emonaldiak 12:00etan hasiko dira eta, Arenalekoak, 18:00etan.

Abuztuaren 11n eta 18an joko dau Udal Txistulari Bandeak Arenaleko kioskoan, Zertzeladak aurkezteko, musikea eta jantzea buztartzen dituan ikuskizuna. Oinkari taldeko jantzariak eta Aitor Furundarena akordeoilaria izango ditue alboan bost txistulariek. 

Auzoetako beste sei ikuskizunetan, ostera, Txistulari Bandea bakarrik agertuko da oholtzan. Honeek dira orduak eta lekuak:

- Abuztuak 10, martitzena: Indautxun.

- Abuztuak 12, eguena: Diputazino kalean. 

- Abuztuak 13, barikua: Plaza Barrian.

- Abuztuak 17, martitzena: Ertzilla kalean.

- Abuztuak 19, eguena: Unamuno plazan.

- Abuztuak 20, barikua: Plaza Barrian.

Irailean be Bilboko txistulariek kaleak eta plazak alaitzen segiduko dabe. Batetik, hil horretako barikuetan (3, 10, 17, 24), kontzertuak joko ditue, eguerdian. Bestetik, irailaren 11n, kontzertu berezia egongo da Bidebarrietako Kulturgunean. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu