Plentziako Agorri Jazz, abuztuaren 6an eta 7an

Bizkaie! 2021-08-04 11:07   Musikea

Eleiz Plazan hiru kontzertu egongo dira. 

Mississippi Queen & The Wet Dogs zapatuan izango da Plentzian | Ikusi handiago | Argazki originala

Kulturearen aldeko apustuari eusteko asmoz, Plentziako Udalak Agorri Jazz jaialdiaren beste edizino bat antolatu dau, oraingo honetan abuztuaren 6an eta 7an. Beraz, barikuan eta zapatuan jazz musikarik onenaz gozau ahal izango da, dobako hiru kontzerturi esker. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoa dau ekimenak.

Lehenengo egunean, hilaren 6an, kontzertu bakarra egongo da, 21:00etan. La Perra Blanco taldeak igongo dau oholtzara. 7an, ostera, saio bikotxa dakar Agorri Jazzek: 13:00etan, Mississippi Queen & The Wet Dogs bandearen doinuek girotuko dabe Plentzia. Gauean (21:00), Ispirit Gospel arduratuko da jaialdiaren egitaraua biribiltzeaz.

Kontzertu guztiak Eleiz Plazan izango dira, eta sartzea doban da.

Hori bai, edukierea mugatuta dagoanez, kontzerturen batera joateko interesa dabenek gonbidapenak eskatu behar ditue Plentziako Turismo Bulegoan. Abuztuaren 7ra arte egongo dira eskuragarri sarrerak, lehenago agortzen ez badira. Astelehenetik domekara dago Turismo Bulegoa zabalik, goiz (10:00-15:00) eta arratsalde (16:00-19:00).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu