Elizondok Anne Etchegoyenen kontzertua hartuko dau San Inazio egunean

Bizkaie! 2021-07-30 12:19   Musikea

Abuztuan, Bidarten eta Lezon kantauko dau.

Anne Etchegoyen herririk herri dabil Emazte diskoa aurkezten eta astegoien honetan, garagarrilaren 31n, arratsaldeko 20:00etan, Elizondon kantauko dau Braulio Iriarte Frontoian, Nafarroako Gobernuak atondutako Kultur 2021 programazinoaren barruan. Sartzea doban da baina gonbidapena beharrezkoa izango da eta kantaldia baino ordubete lehenago hartu ahal izango dira bertan, 19:00etatik aurrera.

Aurrerago, abuztuan Lezon eta Bidarten emongo ditu kantaldiak. Bidarteko kontzertua, hain zuzen be, oso berezia izango da, izan be, kontzertu multikulturala, Gau Flamenko-Euskalduna atondu dabe datorren abuztuaren 27an 21:00etatik aurrera. Anne Etchegoyenek gonbidatu flamenkoak izango ditu: Sonakay eta Alma Loca taldeak. Sarrerak dagoeneko salgai dagoz Bidarteko Turismo Bulegoan

Azkenik, abuztuaren amaieran Lezon izango da Etchegoyen, Lezoko Udalak atondutako Kilometro Lezo jaialdian; hitzordua abuztuaren 28an izango da eta sarrerak doban izango dira eta hemen eskuratu daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu