Bilboko Orkestra Sinfonikoa 'II. Musika Loturak' programan
2021-07-30 10:35 MusikeaMusikea eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez buztartuko dira.
Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikide Zentroak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) Musika Loturak programearen bigarren edizinoa atondu dabe, musikea eta kultura garaikidea soinu esperimentalaren bidez buztartzen dituen kontzertu bigaz.
Errepertorioaren barruan jaso dira XX. mendeko abangoardietako musika klasikoaren estetikea eta praktika artistikorik garaikideenak buztartzen dituen lanak.
Kontzertuak Atrioan izango dira abuztuaren 5ean eta irailaren 2an eta bina saio aurreikusdi ditue, 18:30ean eta 20:00etan. Sartzea doban da leku guztiak bete arte.
Abuztuak 5
Euskal konpositoreen hiru belaunaldi
• Jon Bienzobas-Pagola: Fragmentos (8’)
• G. Erkoreka: Tramuntana (10’)
• Pierre-Philippe Bauzin: Poeme, para saxofón y orquesta (14’)
• J. Guridi: Preludio al Acto II de El caserío (6’)
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Iñaki Bermúdez, saxofoia
Arkaitz Mendoza, zuzendaria
Irailak 2
• Diego Sabio: Maelstrom (7’)
• Salvatore Sciarrino: Autoritratto nella notte (7’)
• M. Ravel: Ma mere l’oye, suite (18’)
• Azken pieza laburra
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!