Bilboko Udal Musika Bandeak 6 kontzertu emongo ditu abuztuaren 4tik 20ra

Bizkaie! 2021-07-30 10:04   Musikea

Hitzorduak 4, 6, 11, 13, 18 eta 20an izango dira, 19:00etan.

Zuzeneko musikak protagonismo berezia izango du Bilboko Udalak uda honetarako diseinautako #UDAKALEAN kultur eta aisialdi programazinoaren barruan. Bilboko Udal Musika Bandeak 6 kontzertu eskainiko ditu "Arratsalde musikalak” izenburupean, Bilboko Arenalean.

Jose R. Pascual-Vilaplana Bandako zuzendari titularra eta Iñaki Urkizu Kerejeta zuzendariordea txandakatuko dira aire zabaleko kontzertuen zuzendaritzan: Pascual-Vilaplana (abuztuak 13, 18 eta 20) eta Urkizuren (abuztuak 4, 6 eta 11) zuzendaritzapean, Arenalera hurreratzen diranek doinu herrikoiak eta jai girokoak entzungo ditue.

Udaberriko denporaldiko aurreko kontzertuetan legez, abuztuko ikuskizun guztiek be covid-aren kontrako protokolo berezi bat izango dabe, osasun-agintariek ezarritako araudia beteten dauena eta artisten, ikusleen eta teknikarien segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak jasoten dituana: kioskoa eta haren ingurua mugatuta egongo dira, maskarea erabiltea nahitaezkoa izango da, aulkiak ezarritako segurtasun-distantziara egongo dira eta ezingo dira lekuz mobidu. Era berean, jentearentzako osasun-jarraibideak jasoten dituan kartel bat jarriko da eta aulkiak, instalazinoak eta gainerako elementuak jarduketea hasi aurretik desinfektauko dira.

#UDAKALEAN ekimenaren barruan sartzen dira kontzertuak, 200 proposamen baino gehiago batzen dituan programearen barruan, Bilboko Udalak eta udal-erakundeek diseinautakoak eta uriko udako egunak planez betez.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDEA

José R. PASCUAL-VILAPLANA, Zuzendari titularra
Iñaki URKIZU KEREJETA, Zuzendariordea

Arratsalde musikalak - 2021eko abuztua


2021eko abuztuak 4: Bilbainadak. Zuzendaria: Iñaki Urkizu

2021eko abuztuak 6: Arima latindarra. Zuzendaria: Iñaki Urkizu

2021eko abuztuak 11: Zirkura goaz. Zuzendaria: Iñaki Urkizu

2021eko abuztuak 13: Festan gaude. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana

2021eko abuztuak 18: Zarzuelearen istorioak. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana

2021eko abuztuak 20: Arratsaldez pasodobleakaz. Zuzendaria: José R. Pascual-Vilaplana

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu