Korrontzi taldeak 5.000 euro emon ditu ataxia telangiektasia ikertzeko
2021-07-30 07:55 MusikeaKeinu polita Agus Barandiaran buru dauen taldeak egindakoa.
Aitzina Folk Jaialdiaren asmo solidarioari eutsiz, Korrontzik ataxia telangiektasiaren ikerketan laguntzea erabagi eban eta, esangura horretan, Bilbon eta Gasteizen emondako kontzertuetan batutako dirua emotea erabagi dau talde bizkaitarrak. Danetara, 5.000 euro izan dira eta AEFAT, Gobernuz Kanpoko Erakundeak jasoko ditu. Keinu polita Agus Barandiaran buru dauen taldeak egindakoa, izan be, 2016an, Aitzina Folkegaz alkarlanean ibili zan Korrontzi Benefic proiektuagaz.
Gogoan hartzekoak taldearen jarrera eta ilusinoa, koronabirusaren krisiaren erruz, danok kultura-jarduerak berreskuratzeko burrukan gabizen momentuotan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!