Sonakay Tolosan, 'Kultura Plazara' zikloaren barruan

Bizkaie! 2021-07-29 11:12   Musikea

Sonakay Danontzat diskoa aurkeztuko dabe garagarrilaren 30ean.

Berriobeiti, Arrasate, Tafalla eta Antzuola jantzan jarri ondoren, Tolosara helduko da Sonakay taldea garagarrilaren 30ean, Sonakay Danontzat lana aurkezten; hitzordua arratsaldeko 19:00etan hasiko da Tolosako zezen-plazan. Sarrerak oraindino be badagoz Kultura Plazara-ren webgunean.

Jaialdi hau Tolosako Udalak atondutakoa da eta programazio honen barruan, Sonakay taldeaz gan, Olatz Salvador, Kalakan, Belako, Izaro eta Willis Drummond musikarien kontzertuen zuzenekoez gozetako aukerea izango da.

Euskal-flamenko taldearen azken lan honetan 14 artista handik hartu dabe parte, besteak beste, Ketama, Maria Berasarte, Iñaki Salvador eta Iker Lauroba eta alkarlan horreen emoitzea izan dira, besteak beste, Se dejaba llevar por ti, Oye, esta no es manera de decir adiós, Rumba txikitita eta Izarrak abestiak.

Entzun Sonakay taldeak Mikel Laboaren omenez egindako kantua: Txoria txori 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu