Juan Mari Beltranek kontzertuak emongo ditu Castellonen eta Zugarramurdin
2021-07-28 07:55 MusikeaKostaldeko soinuak diskoa 2019. urtean plazaratutakoa da.
Castelloneko Arte Eder Museoan izango da eguenean, garagarrilaren 29an, 22:30ean eta garagarrilaren 30ean, barriz, Zugarramurdiko Leizean, arratsaldeko 17:00etan.
Lehen kontzertua doban izango da baina gonbidapenak eskuratu behar izango dira museoaren sarreran.
Zugarramurdiko kontzertuari jagokonez, leizearen bisitearen barruan eskainiko da kontzertua eta sarrerak online hartu daitekez Zugarramurdiko Leizearen webgunean edota sarreran bertan.
Kontuak kontu, itsasoa, ontziak, marinelak, arrantzaleak eta arraunlarien inguruko historiak aitatzen dituen doinuen eskutik, kantuz kantu euskal kostaldetik paseo bat egitea proponiduko dabe Kostaldeko soinuak ikuskizunean.
Danetara, 16 pieza dira, herriz herri jasotakoak, Lapurdiko, Gipuzkoako eta Bizkaiko herri kantutegikoak eta, besteak beste, honako gaiak jorratzen ditue abestietan: ontzietan pasautako gosea, ekatxak, hondamendiak, baleen arrantzan izandako gorabeherak, Kristobal Colonen bizimodua, emigrazinoa, Ternuara joaten ziran marinelen bildurrak...
Laukote formatuan eskainiko dabe kontzertua eta Juan Mari Beltranegaz batera (txistua, zarrabetea, xirolarruak, txalapartea, albokea, dultzainea, klarinetea, xirulea eta koroak), Ander Barrenetxea, Errege Belda eta Aitor Gabilondo izango dira.
Azken buruan, entzun Kostaldeko soinuak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!