Kerlogot-Euzet txostena, etsigarria, barrikustekoa

Bizkaie! 2021-07-26 07:50   Euskerea berbagai

Irailean, Asanblada Nazionalean aztertua izango da lege proiektua.

Jean Castex lehen ministroak aginduta, Christophe Euzet eta Yannick Kerlogot diputaduek, murgiltze
ereduan dabizen alkarte sareen jarduna finkatzeko lege esparrua eta hezkuntza ereduaren modalidade praktikoak proponidu behar zituen.

Gobernu buruaren eskaerearen aurretik, Frantziako presidenteak bere adierazpenean gobernuari eta
Parlamentuari eskatu eutsen hizkuntza aniztasun horren transmisinoa bermatzeko bitartekoak topetea,
mende erdiz onespen osoa daben hezkuntza esparruak errespetauta, gure sareak erabilitako murgiltze sistemeak hizkuntza horreek biziarazo eta hareen etorkizuna bermatu dabela gogorarazoz eta
jardun erabagigarri hori ezerk ezin leukela oztopatu adierazoz.

Eskolim sareko sei federazinoetako ordezkarien eskariak entzun ditue diputadu biek, alkarrizketak adeitsuak izan dira baina txostenaren edukinak ez ditu izan eztabaidok adierazoten eta txosten egileen proposamen barri, harridura handiz hartu dogu. Txostena espero zanaren kontrakoa da. Errepublikako presidenteak legeak askatu behar dauela, sekulan ez ito, edegi, sekula ez murriztu esan arren, txostenaren proposamenek gure irakaskuntza praktikea murriztea besterik ez dabe gura. Txosten egileek ez dabe besterik egin, Jean Michel Blanquer Hezkuntza ministroaren norabideak jarraitu baino, Kontseilu Konstituzionalaren erabagiaren egun berean adierazo zuzenaren harian, murgiltze sistemeak eboluzionau egin beharko leukela...

Txostenak, barriz, oinarrizkoena ahaztu dau: Frantziako Asanblada nazionalean, Senatuan bezela, ordezkaritza parlamentarioaren gehiengo handiak, hizkuntzen irakaskuntzea garatzea eta indartzea nahi izan dauela, aldiz, txosten egileek proponidutakoa inboluzinoa da, atzerakoi eta onartezinak diren gomendioak.

Txostenak kolpe batez baztertzen dau, 3DS lege proiektuak emoten dauen aukerea, izan be, antolaketan diferentziazinoa, dezentralizazinoaeta ekintza publikoa sinplifiketako garagarrilean Senatuan abiatu lege proiektuaren eztabaidak aukera barri bat edegi dau. Lurralde hizkuntzen irakaskuntzeari jagokonez, lurraldeetako instituzinoen erantzukizunean sakontzeko aukerea izan daiteke lege honen esparrua. Lurraldetze hori, Hezkuntza Kodearen 312-10 artikuluaren bitartez hezkuntza elebidunaren testuingururako aurrreikusia da. Konstituzinoak tokiko instituzinoak lurralde hizkuntzen erantzule be egiten ditu, tokiko agintariei eskainitako XII. Kapituluko zati dan 75.1 artikuluaren bitartez. Notre legeak be zehazten dau lurralde hizkuntzak sustatzeko gaietan, eskumenak herriko etxe, departamendu, eskualde eta estatutu berezia daben alkargoen artean konpartiduta dagozala. Beraz, lurralde hizkuntzen irakaskuntzea modu egokienean kudeatuko leukien lekuan lekuko alkargoetara deszentralizau edo deskontzentretea da bidea, populazinoaren eskaereagaz bat eginez (hezkuntza eredua, inbersinoak, langilegoa eta bar aukeratzea) segida logikoa litzateke. Txostenak, gainera, ez dau zehazten Kontseilu Konstituzionalaren erabagiaren biharamunean, eskualdeetako lehendakariak murgiltze irakaskuntzearen alde agertu zirala aho batez.

Irailean, Asanblada Nazionalean aztertua izango dan lege proiektua, beraz, gobernu buruak erabili behar dauen aukerea da lege proiektuari gobernu emendakin bat eransteko.

Eskolim : A.B.C.M. Zweisprachigkeit – Calandreta – Diwan – La Bressola - Scola Corsa - Seaska
Txostenak, gainera, ehun bat parlamentari baino gehiagok eskatutako konstituzino aldaketea ez dala
ez errealistea ez eta funtsean desiragarria be uste dau eta Modem taldeak bere txostenari egin deutson
ekarpena ez dau aitatu be egin.

Frantziako Asanblada nazionalaren aurrean, lehen ministroak bagilean gure sareetarako inbersinoetarako dirulaguntzei buruz aitamena egin arren, diputadu biei emondako misino gutunean be agertzen da inbersinoen gaia. Baina diputadu biek ez dabe aitamenik egiten inbersinoen gaiari buruz. Ezelako proposamenik be ez da egin irakasleen formakuntzarako bitartekoak indartzeko. Ezelako proposamenik ez dago gure hizkuntzetan Brebeta eta Baxoa azterketarako prozedurak zehazten dituan zaharkitutako 2017-04-12ko 2017-072 zirkularra barridazteko.

Lehen ministroak misino gutunean zehaztu eban hausnarketak gauzatze egutegiakaz batera aurkeztu behar leukiezalaka baina txostenean ez da egutegirik agertzen.

Azkenean, txostenak Eskualdeko Hizkuntzen Irakaskuntzarako Kontseilu Nazional bat sortzea gomendatzen dau. Gogoratu 1985ean sasoi haretako lehen ministroak Eskualdeetako hizkuntzen eta kulturen Kontseilu Nazional bat sortu ebala, sekula batu ez zana... Sasoi haretako lehen ministroa, Laurent Fabius zan, gaur
egun Kontseilu Konstituzionaleko lehendakaria dana..

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu