'Kultura eta Kirol Ministerioaren proiektuek Euskadiren eskumen esklusiboak urratzen ditue'

Bizkaie! 2021-07-26 07:45   Euskerea berbagai

Kultur arloko Europako diruak kudeatzeko dauen moduaren kontra azaldu da Eusko Jaurlaritzea.

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeroaileaileak online parte hartu dau, gaur, Kulturearen Konferentzia Sektorialaren XXIX. Osoko Bilkuran. Hitzordu horretan, Andoni Iturbe Kultura sailburuordea be izan da.

Kulturearen Konferentzia Sektorialaren Osoko Bilkuran, beste gai batzuen artean, Ekonomiaren Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana eztabaidatu dabe. Kultura eta Kirol Ministerioak Europako ikus-entzunezkoen Espainia Hub eta Kultura-industriaren errebalorizazinoa-ri buruzko eztabaidea planteau dau. Programa horreetan sartzen dira, adibidez, zinema-aretoetarako laguntzak edo Kultura Ministerioak autonomia-erkidegoek kudeatzeko erabagitako proiektuak, besteak beste, liburutegiak hornidutea, arte eszenikoen eta musikalen azpiegiturak modernizetea eta modu jasangarrian kudeatzea, kultura-azeleragailuei laguntzea, kultura-ondarea konserbau, zaharbarritu eta balioesteko neurriak hartzea edo urikoak ez diran eremuetan eskaintza kulturala zabaldu eta dibersifiketako laguntzak emotea.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Ministerioaren proposamenaren kontrako botua emon dau; sailburuak osoko bilkuran adierazo dauenez, Eusko Jaurlaritzea ez dator bat Espainiako Gobernua Europako berreskuratze-diruak maila politikoan kudeatzen dabilen moduagaz. Zupiriak gaineratu dauenez, "ez gagoz ados, Euskadiren kasuan, asko gure erkidegoaren eskumen esklusiboak izanik, Ministerioak berari ez jagokozan kultura-politikak zuzendu gura izateagaz, Batzordeak Europako Batasuneko herritar guztien izenean erakunde publikoen eskuetan jarritako diruaren aukerea erabiltea". Gainera, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila ez dator bat ez erabilitako banaketa-erispideakaz, ezta Europako diruaren erabilereari buruzko erabagiakaz be.

Ministroagaz bilerea

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroa zoriondu dau izendapenagaitik eta gobernu bien arteko hartu-emonak bideratzeko prest dagoala berretsi dio. Horretarako erakunde bien arteko gaiei heltzeko, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak batzarra eskatu deutso Iceta ministroari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu