Bilbainadak Bilboko Aste Musikalean

Bizkaie! 2021-07-23 10:04   Musikea

Kontzertuak Casilda Iturrizar parkeko Pergolan izango dira.

Golden Apple Quartet | Ikusi handiago | Argazki originala

Garagarrilaren 26tik abuztuaren 1era, kontzertuak izango dira goizean eta arratsaldean, 12:00etan eta 19:00etan. Ikus-entzule guztiei zuzenduta badagoz be, helduak dira musika-saio bikotx horreekaz gehien gozauko dabenak.

#Udakalean-ek bilbainaden eta betiko abestien oihartzunak berreskuratuko ditu Casilda Iturrizar parkeko Pergolan eta helburuak dira dibertidutea eta sozializetea.

Bestalde, Euskal Museoak, datorren astean aisia eta kulturea topera arnasteko beste birikeak, sorpresa asko atondu ditu, batez be, etxeko txikienei eta familiei eskainitakoak, erraldoia eta tailerrak, alderdi ludikoa eta hezitzailea batzeko.

Egitarauan, garagarrilaren 26an, 12:00etan, Los Cinco Bilbainos taldea nabarmendu daiteke.

Garagarrilaren 27an, 12:00etan, Los Txikis. Taldearen errepertorioan 60 doinu baino gehiago dagoz, besteak beste, Soterari, Kaikuri, Zarrari egindako ereserkiak eta 100.000 kopia baino gehiago saldu zituan Athletic Txapeldun arrakastatsuak.

Arratsaldeko 19:00etan, Asier Bilbaoren Showa hasiko da.

Garagarrilaren 28an, 12:00etan: Gaupasa, bederatzi kidek osotzen daben taldea, zortzi gizonezkok eta, lehen aldiz, emakumezko bat akordeoian.

Hilaren 29tik aurrera, Beti Aurrera-Azul Bilbao. Beti Aurrera-Azul Bilbao, Golden Apple Quartet (29an, 19:00etan), Los Chimberos eta Guillermo Garmendia ezin ahaztu.

Euskal Museoa

Euskal Museoan egingo diran jarduera guztietarako gonbidapena behar da. Gonbidapen hori www.euskalmuseoa.eus webgunean eskuratu daiteke.

Garagarrilaren 23an eta 30ean, 11:30ean: Egizu zeure Erraldoia tailerra. Erraldoien Ondalan Konparsearen eskutik. Espazio horretan, umeek Erraldoien txotxongilo moduko bat egin ahal izango dabe.

Garagarrilaren 29an, 17:30ean, bisita gidatua izango da Erraldoien eta Buruhandien Erakusketara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu