Maila goreneko nazinoarteko zuzendari eta bakarlariakaz joko dau EGO-k
2021-07-22 12:49 MusikeaEGO lehenengoz izango da Otoño Soriano Jaialdian irailaren 19an.
Igaz ekin jakon kudeaketa taldearen eta kudeaketa eredu barriari eta pandemiak markautako urte baten ondoren, EGOk (Euskal Herriko Gazte Orkestreak) testuinguru eta agertoki barrietan hainbat programei aurre egiteko aukerea izango dau. Eusko Jaurlaritzearen kultur proiektu estrategikoan jasoten diran helburuakaz bat eginik, hau da, orkestra prestakuntza egokia eskaintzea, garapen artistikoa eta giza garapena sustatuko dituan egitura bilakatzea eta mundu profesionalerako sarbidea bultzatzea. 1997tik BBK, KUTXA eta VITAL Fundazinoen babesa jaso dau proiektuak eta proiektuaren birkokatze eta jarduera beraren dibersifikazinoa nagusi diran aro barri honetan, maila goreneko nazinoarteko zuzendari eta bakarlariakaz ibiliko da EGO eta musika jaialdi garrantzitsuetan eskainiko ditu agerraldiak, kalidadearen estandarrak maila gorenera eroanez.
Udako Topaketea
EGOren 2021eko jarduerea garagarrilaren 21etik 28ra egingo dan Udako Topaketeagaz hasiko da. Prestaketa lanak Musikenen egingo dira eta sasoi horretan, alkarkidetzea eta langintza zorrotz bati egingo deutse aurre gazteek.
Lan egun gogor horreei kontzertu bira batek emongo deutse amaierea: Bilboko Euskalduna Jauregia (garagarrilak 25), Gasteizko Principal Antzokia (garagarrilak 26), Donostiako Victoria Eugenia Antzokia (garagarrilak 27) eta amaitzeko, Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriuma (garagarrilak 28). Kontzertu horreetan, W.A. Mozart eta J. Brahms izango dira egitarauaren protagonistak, izan be, Ruben Gimeno zuzendari artistikoaren eretxiz, Mozarten 12. Serenatea maisulana eta lanketa kontrapuntistiko zoragarria dauen eta Mozarten inspiratutako Brahmsen 1. Serenatea interpretatuko dau gazte orkestreak. Aitatu obra biak, lehenengoz joko ditu Euskal Herriko Gazte Orkestreak.
Musika Hamabostaldia, abuztuaren 4tik 8ra
Lehen aldia izango da EGOk, Musika Hamabostaldiaren barruan, Kursaal Auditorioan eskainiko dauen kontzertua. EGOrentzat abuztauren 8ko kontzertua historikoa izango da, nazinoartean oso entzutetsua dan Julian Rachlinegaz batera. Kontzertu honetako zuzendari gonbidatua Gustavo Gimeno izango da.
Musikaste
Aurten EGO izango da 49. Musikasten amaiera kontzertua eskainiko dauena. Aipatu kontzertua, urriaren 23an izango da, inaugurau barri dan Lekuona Fabrikan. Kontzertu hau izango da Errenterian egiten eta euskal musikearen zabalkundea helburu dauen erreferentziazko jaialdi honetan EGO-k parte hartuko dauen lehen aldia.
EGO
Euskal Herriko Gazte Orkestrea (EGO) 1997an sortu eban Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, izakera estrategikoko proiektu bezela, lurraldeko musikari gazteei zuzenduta eta hasieratik izan dau BBK, Kutxa eta Vital Fundazinoen babesa eta babes hori adierazoteko, Tabakaleran egindako prentsaurrekoan izan dira: Nora Sarasola, (BBK Fundazinoa), Ander Aizpurua (Kutxa Fundazinoa) eta Arantxa Ibáñez de Opacua (Vital Fundazinoa).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!